'Oso larri' daude Zestoako galdategian zauritutako langileak
Zestoako (Gipuzkoa) Azkola galdategian zauritutako langile bik "oso larri" jarraitzen dute Gurutzetako Ospitalean. Donostiako Ospitalean dagoen hirugarren behargin bat, berriz, "egonkor" dago, eta "hobera egin du" azken orduetan.
Donostia Ospitalean 10:30ean iragarritako agiriaren arabera, F.A.G. 56 urteko langilea Gurutzetako Ospitalean dago, Erredura Handien Unitatean. "Aurpegian eta buruan (% 6) bigarren mailako erredurak ditu", Osakidetzak jakitera eman duenez. E.A.B. 43 urteko langileak "aurpegian, buruan eta hanketan (% 12) bigarren mailako erredurak ditu". Arnasa hartzeko laguntza behar dute, baina oraingoz ez dute ebakuntza premiarik. A.B.A. 53 urteko langilea Donostia Ospitalera eraman zuten, hanketan eta eskuetan erredurak zituela.
Beste hamar langile Gipuzkoako osasun zentroetan artatu zituzten, kea arnastu baitzuten. Langile bat Mendaroko Ospitalean artatu behar izan zuten, baina zauri arinak zituen.
Sutea 09:10ean piztu zen Azkola Galdategian, Zestoako Arroa Bekoa auzoan. Lantegia hustu behar izan zuten.
Ertzaintza, Osakidetzako helikoptero bat eta Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak bertaratu ziren. Suhiltzaileek sua itzali zuten, eta helikopteroak zauritutako langile bat eraman zuen.
Ikerketa
ELA eta LAB sindikatu abertzaleek lan-istripua argitzeko ikerketa egitea eskatu dute. "Zuzendaritzaren okultismoa eta informazio eskasa", salatu du LABek agiri batean. ELAren hitzetan, sua lanpara batek piztu zuen. Antza denez, lanpara likido sukoia gordetzen zuen tanga batean erori zen, eta horrek eztanda eragin zuen.
Osalaneko teknikariak gertatutakoa ikertzen ari dira, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen iturriek azaldu dutenez.
ELAren ustez, "krisi testuinguruan, enpresek ez dute prebentzio neurrietan inbertsiorik egiten, eta horrek langileen osasunean eragiten du zuzenean".
LABek salatutakoaren arabera, "enpresa horretako prekarietatea eta baldintza txarrak ezagunak dira".
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.