Zuberoa
2021/08/09 - 16:58
Ipar Euskal Herriko leku publiko gehienetan sartzeko derrigorrezkoa da covid ziurtagiria
Neurriak hautsak harrotu baditu ere, bezero gehienak prest agertu dira. Gutxienez azaroaren 15era arte iraungo du neurri berriak.
2021/08/09 - 09:48
Derrigorrezkoa da covid ziurtagiria Ipar Euskal Herriko hainbat leku publikotan sartzeko
Beharrezkoa izango da txertaketa pauta osoa izatea, covid-19a berriki igaro izana egiaztatzea edo azken 72 orduetako proba diagnostiko negatibo bat edukitzea taberna eta jatetxeetara zein ospitaleetara sartu ahal izateko.
2021/08/06 - 22:25
Hainbat protesta deitu dira Ipar Euskal Herrian asteburu honetarako osasun ziurtagiriaren aurka
Neurri horren aurkako taldeek mobilizazioak iragarri dituzte larunbaterako, abuztuak 7, Iparraldeko hainbat udalerritan, hala nola Baionan, Hendaian eta Donibane Garazin.
2021/08/06 - 17:01
Astelehenetik aurrera, Iparralden osasun pasea beharrezkoa izango da ostalaritzan
Herritarren artean, osasun paseak orotariko iritziak sortzen baditu ere, gehienek ez zuten aldaketa handirik espero Konstituzio Kontseiluaren aldetik. Izan ere, erabakia ez da aldatu eta astelehenetik aurrera osasun pasea beharrezkoa izango da ostalaritzan
2021/08/06 - 13:34
'Euskal udari' aurre egiteko meme eta mezu xelebreak
Azkenaldian aurtengo uda bitxiari buruzko mezu barregarri eta meme ugari zabaltzen ari dira sare sozialetan.
2021/08/06 - 13:08
Gizon batek sexu erasoa egin dio emakume bati Baionan
Erasoa ostegun gauean jazo zen, autobus baten barruan. Usteko erasotzailea atxilotu du Poliziak.
2021/07/29 - 13:30
Salmonella, Caula Aliments enpresak ekoitzitako fuet batean
Alertarekin lotuta ez da kasurik baieztatu Espainian, baina Caula, Basso, Llorens, Zabaleta, Iki, Vima, El Andaluz, Casa Ramon, Spaña sol, Le Catalan eta Orgullo marketako fuetak merkatutik kentzeko agindua eman dute.
2021/07/26 - 00:19
‘Abdelkader’ pastorala lehen aldiz antzeztu dute gaur Ürrüstoin (Zuberoa)
Pandemiagatik aforoa 1.000 ikuslera mugatu dute, eta sarrerak agortu egin dira. Besteak beste, protagonista nagusia, lehendabiziko aldiz musulmana da.
2021/07/24 - 10:41
Gazteria, beti jomugan pandemia garaian
Festak, botilioiak eta agerraldiak dira albiste, baina erantzukizuna, konpromisoa eta esfortzua ere azaldu dute gazteek, nahiz eta horrek ondorio psikologikoak izan.
2021/07/23 - 13:25
"Abdelkader" pastorala igandean estreinatuko dute
Ürrüstoiko pilota plazan da hitzorduan, 15:30ean. Gainera, beste hiru emanaldi egingo dituzte uztailaren 30ean, abuztuaren 1ean eta 8an.
2021/07/19 - 13:41
"Abdelkader" pastorala igandean jokatuko dute estreinakoz
Iaz pandemiaren ondorioz bertan behera gelditu eta gero, Ürrüstoi-Larrabilen emango dute pastorala Ainharbeko, Ezpeize-Ündüreineko, Sarrikotapeko eta Ürrüstoi-Larrabileko bertako herritarrek.
2021/07/17 - 01:50
Maskara berriro derrigorrezkoa izango da Ipar Euskal Herrian aire zabaleko ekitaldietan
Pirinio Atlantikoetako Prefeturak iragarri duenez, besteak beste merkatuetan, ikuskizunetan edo manifestazioetan erabili beharko dute herritarrek. Departamenduak pandemiaren bilakaeragatik hartu du neurria.
2021/07/11 - 01:40
Pirinioetako 400 tontor argiztatuko dituzte Euskal Herriko eta Kataluniako burujabetzaren alde
Horrela, Gure Eskuk, ANCk eta Omnium Culturalek "nazioartearen arreta bereganatu nahi dute", "herrien autodeterminazio eskubidean" jartzeko. Ekimen bateratua 2022ko uztailaren 2an eramango dute aurrera.
2021/07/03 - 21:27
Ehunka ahotsek burujabetzaren aldeko aldarria egin dute Bilbon
Koronabirusaren krisiak euskal erakundeen mugak agerian utzi dituela salatu dute antolatzaileek, 'Hamaika Gara erreferendumaren alde' lelopean.
2021/07/03 - 09:41
Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko ordua iritsi dela aldarrikatuko dute Bilbon
Gure Esku eta Hamaika Gara ekimenek deituta, ekitaldi politikoa eta kulturala egingo dute Areatzan, 17:30ean hasita, estatus politikoa erreferendum bidez erabakitzeko eskubidearen alde.
2021/07/01 - 18:16
Jean-Jacques Lasserre izango da Pirinio Atlantikoetako presidentea
54 kontseilari hautatu berrietatik 38ren babesa jaso du Lasserre zentro-eskuindarrak. Presidentetzarako bigarren hautagaiak, EH Baiko Iker Elizaldek, bere alderdiaren bi botoak jaso ditu.
2021/06/28 - 01:02
Parte-hartze txikiak hauteskundeak markatu ditu Ipar Euskal Herrian
Bozetako protagonista nagusiak abstentzio handia eta parte-hartze txikia izan dira berriro, lehen itzulian gertatu bezala. Zentro-eskuinak 11 kantonamendu bereganatu ditu, eta EH Baik bakarra: Hendaia.
2021/06/27 - 22:47
Zentro-eskuina nagusi, baina EH Bai garaile Hendaiako kantonamenduan
Bigarren itzulian zentro-eskuinak 11 kantonamendu lortu ditu. Kantonamendu bakarra geratu da hortik kanpo, Hendaia-Hego Kostaldea. Bozetako protagonista nagusia abstentzio handia izan da berriro.
2021/06/27 - 19:26
Parte-hartzea zertxobait handiagoa izan da bozen bigarren itzulian
17:00etan parte-hartzea % 32,65ekoa izan da. Iragan igandean boto-emaileen % 31,37k parte hartu zuten ordu berean. Hautestontziak 08:00etan zabaldu dira, eta 18:00etan itxi dituzte.
2021/06/27 - 16:39
Parte-hartzearen mamua nagusi, eskualdeko eta departamentuko bigarren itzulian
Parte-hartzea % 16,12koa izan da eguerdira arte. Parte-hartze baxua da historiari erreparatuz gero, baina joan den astean eguerdian zena (% 14,5) baino bi puntu altuagoa.