Zumaia
2020/07/16 - 13:23
COVID-19aren agerraldiari aurre egiteko neurri berriak iragarriko ditu gaur Tolosak
Bestalde, Zarauzko Talai Mendi kanpinean hiru dira jada orain arte positibo eman dutenak, hirugarrena ostegun goizean baieztatu ondoren.
2020/07/15 - 12:49
Getariako taberna bateko bezeroei PCR probak egiten hasi zaizkie
Hain zuzen ere, uztailaren 9tik eta 12ra bitartean Politena tabernan izan ziren herritarrei egingo diete PCR proba, agerraldi baten erdigunea izan dela uste baitute osasun arloko agintariek.
2020/07/09 - 20:36
Tolosan 3 positibo dira, jada, Ordiziako fokuarekin harremana dutenak
Tolosaldean eta Goierrin, bereziki, barreiatu da birusa, baina Zumaian eta Zumarragan ere badira positibo bana.
2020/06/05 - 11:16
Euskotrenek ekainaren 8ra aurreratu du tren, metro eta tranbien udako ordutegia
Tren zerbitzua indartuko du uda garaian, hondartzak dituzten kostako herrietara joatea errazteko.
2020/05/24 - 22:10
Piragua hartuta aisian ari ziren hiru lagunei izurde talde bat batu zaie Zumaian
Itsasoan ontzien mugimendua baretu egin dela-eta, animaliak itsasertzera gerturatzeari beldurra galdu diote eta irudi ikusgarriak ikusten ari gara; azkenak, Zumaian.
2020/05/24 - 14:26
Izurde talde batekin egin dute topo Itxas Gaineko hiru piraguistek Zumaian
Izurde talde batekin egin dute topo larunbat honetan Itxas Gaineko hiru piraguistek, Eñaut Aizpuruak, Vicente Royok eta Peio Romatetek, hain zuzen. (Iturria: baleike.eus)
2020/05/09 - 19:40
Gizon bat zauritu da Zumaian, bere etxean piztutako sute batean kea arnastuta
Dirudienez, sukaldeko ke-erauzgailuan hasi dira sugarrak, baina bizilagunak sutea itzaltzea lortu du.
2020/04/17 - 21:13
Igeltsero bat zauritu da Zumaian, zerra erradial batekin oina moztean
Istripua 14:40an gertatu da eta biktima Donostiako Poliklinikara eraman behar izan dute anbulantziaz.
2020/01/31 - 11:56
U30eko greba orokorrean atxilotutako 10 manifestari aske utzi dituzte
Iluntzean, istiluak izan ziren Iruñerrian. Guardia Zibilak eta Foruzaingoak bederatzi pertsona atxilotu zituzten, horietako bat guardia zibil bati eraso egitea egotzita.
2020/01/30 - 23:51
19 pertsona atxilotu dituzte greba orokorraren protestetan
Donostian, Zornotzan, Ermuan, Huarten eta Iruñean atxilotu dituzte, desordena publikoak egotzita.
2020/01/22 - 13:27
Bi pertsona atxilotu dituzte Zumaian, eta 560 marihuana landare atzeman dizkiete
Pabiloian beroa sortzeko fokuak, haizagailuak, erauzgailuak, termometroak eta marihuana kantitate handitan hazteko gainerako tresnak aurkitu ditu Polizia Nazionalak.
2019/12/21 - 13:29
Gizon bat hil da Soraluzen, ibilgailu bat ibaira erorita
Goizaldean izan da istripua, GI-627 errepidean. Atzo arratsaldean beste gizon bat hil zen Zestoan izandako trafiko istripuan.
2019/12/21 - 10:41
84 urteko gizonezko bat hil da Zestoan, bi autoren arteko talkan
84 urteko zumaiar bat hil eta hiru emakume zauritu dira GI-631 errepidean, Zestoa parean, bi autok izandako istripuan.
2019/12/14 - 10:52
Irekita dago jada N-634 errepidea Zarautz eta Zumaia artean
05:00ak aldera itxi dute errepidea itsasoaren oldarraldiak arazoak eragin zitzakeelako. 07:50 aldera ireki dute Getaria eta Zarautz arteko tartea eta 08:40etan Getaria eta Zumaia artekoa.
2019/12/02 - 09:24
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak final parekidea izango du aurten lehen aldiz
Jon Maia nagusitu zen atzo jokatu zen hirugarren eta azken finalaurrekoan. Abenduaren 14an izango da hitzordu handia, Donostia Arenan.
2019/11/25 - 11:53
Bi lagun zauritu dira EuskoTreneko unitate bat errailetik atera ostean Itziarren
Sakonetako tunelean izandako luizi baten ondorioz atera da EuskoTreneko unitate bat errailetik. Bi lagun arin zauritu dira.
2019/11/17 - 18:33
Zarautz eta Zumaia arteko bidea zabaldu dute, bi lekutan txandakako pasabidea emanez
Bi noranzkotan zabaldu dute bidea, eta luiziak izan diren lekuetan semaforoen jarri dituzte.
2019/11/17 - 14:16
Getaria eta Zarautz arteko kostako errepidea itxi dute, beste luizi bat dela eta
Atzo goizean ere lur-jausi bat izan N-634 errepidean, eta Zumaia eta Getaria arteko bidea moztuta dago atzotik.
2019/11/04 - 12:01
84 urteko gizon bat hil da Zumaian, konortea galdu eta uretara erorita
Ezbeharra Talaipe inguruan jazo zen. Senide batekin paseatzen ari zela, konortea galdu zuen, eta uretara erori zen. Gizonezkoa suspertzen saiatu ziren, baina hil egin zen.
2019/11/04 - 09:40
84 urteko gizona hil da Zumaian, ondoezak jo eta uretara erorita
Berarekin paseoan zebilen pertsonak uretatik ateratzea lortu bazen ere, ezin izan zuten erreanimatu eta bertan hil da.