Getariako taberna bateko bezeroei PCR probak egiten hasi zaizkie
Getarian (Gipuzkoa) atzemandako koronabirus agerraldiaren ondorioz, gaitza zabaltzea saihesteko neurriak hartu dituzte osasun arloko agintariek, eta azken egunetan egindako detekzio-probetan positibo eman duten "hainbat pertsona" identifikatu ostean, lehen ordutik test masiboak egiten ari dira Sahatsaga kaleko kiroldegiaren barruan.
Ildo horretatik, 600 PCR proba inguru egitea espero dute uztailaren 9tik 12ra bitartean "Politena" tabernan egon zirenei. Osasun Sailetik adierazi dutenez, hitzordua eskatu behar da PCR proba egiteko, eta, orain arte, 400 pertsona inguruk eskatu dute hitzordua. Gehienak Gipuzkoan bizi dira, baina badira EAEko hainbat tokitako beste batzuk ere.
Gaitza atzemateko detekzio-probak datozen hiru egunetan ere egitea aurreikusi du Osakidetzak, baina beharrezkoa izanez gero, "egun gehiagotara luzatu edo profesional gehiago" jar daitezkeela esan du Carlos Barruso Donostialdea ESIko integrazio asistentzialeko zuzendariak. Ildo horretatik, testa egin aurretik hitzordua eskatzeko beharra "sareran jende-pilaketak saihestea eta probak modu mailakatuan egin ahal izatea du helburu".
Osasun Sailetik gogorarazi dutenez, gaitza atzemateko detekzio-proba egiteko hitzordua duten herritar guztiek etxean egon behar dute probak egin arte, eta, ondoren, proben emaitzak jakin arte. "Ziurrenik 24 ordutan jakinaraziko zaie, SMS bidez", esan du Barrusok. Gainera, positibo eman duten pertsonen kontaktu estuak ez badira eta probaren emaitza negatiboa bada "bizitza normala" egin dezaketela adierazi du.
Bestalde, Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi du orain arte 413 detekzio-proba egin dituztela Getarian, eta oraingoz bost kasu daudela agerraldi horri lotuta.
Ordiziako fokuari buruz ere hitz egin du Murgak. Hala, une honetan "egoera kontrolpean" dagoela esan du, baina azken orduetan Tolosako agerraldiari lotutako kasu bat atzeman dutela adierazi du (guztira 17 kasu).
Osasun sailburuak azpimarratu duenez, "birusa desagertzetik urrun, gure artean jarraitzen du", eta, horregatik, pandemiaren datuak eguneratzeko egin duen agerraldian, norberak duen ardura gogoan izateko eskatu du: "Ezin dugu birusa zabaltzen utzi".
Ildo horretatik, maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da EAEn bihartik aurrera (uztailak 16), "pertsonen arteko segurtasun-distantzia edozein dela ere", Murgak bere agerraldian jakinarazi duenez.
Asteazken honetan ETB1eko 'Egun On Euskadi' saioan egindako elkarrizketan, Haritz Alberdi Getariako alkateak kezka gehien sortzen diena lokal barrualdeak direla adierazi du, hor pilatzen baita jende gehien. Ildo horretatik, ostalaritza establezimenduetara sartzeko maskara janztea ezinbestekoa dela esan du.
"Hondartzak kontrolatuta daude, nahiz eta ilaretan arazoak ditugun. Alabaina, kaleetan dago arazo nagusia, eta beste autonomia erkidego batzuek maskara erabiltzera behartzeko erabakia hartu dutela ikusi dugu; beraz, Eusko Jaurlaritzak ere neurri hori aztertu behar duela uste dut", adierazi du Alberdik.
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Zaintza eta Kontrol Sareak Urola Kostako eskualdean bizi diren pertsonei eskatu die hitzordua eska dezatela Getarian, Zumaian eta Zarautzen dagozkien osasun-zentroetan, testak egiteko. Tabernan egon diren baina beste leku batzuetako bizilagunak diren pertsonek Osasun Kontseiluaren telefonora (900 203050) deitu beharko dute edo dagokion osasun-zentroarekin harremanetan jarri.
Barrusoren hitzetan, "jende ugari biltzen duen taberna herrikoia da Politena". Hala, "Urola Kostatik kanpo dauden beste herri batzuetako pertsonak" ere seguruenik taberna horretan izan direla esan du, eta horiei haien osasun zentrora joateko gomendatu diete, "Getariaraino bertaratu behar ez daitezen". Kiroldegiaren barruan lau mahai prestatu dituzte, eta osasun arloko bost profesional arduratzen ari dira probak egiteaz. Zehazki, 09:00etan hasi dira PCR probak egiten.
Getariako agerraldiaren jatorria
Getariako agerraldiarekin lotutako lehen kasua igande gauean atzeman zuten, Zarauzko larrialdietara joan zen emakume batek COVID-19arekin bateragarriak ziren sintomak zituela esan eta gaitza atzemateko PCR proba egin ostean positibo eman zuenean. Proba horren emaitza astelehen goizean ezagutu zen, Donostialdea ESIko integrazio zuzendariak azaldu duenez.
Ondoren, tabernako langilea den emakume horren kontaktuak aztertzen hasi ziren, eta "positibo eman duten lau pertsona" atzeman dituzte. Horren ondorioz, establezimendua itxita dago, "lokaleko langile guztiak artatu, lokala desinfektatu eta Osasun Publikoko agintariek taberna ireki daitekeela erabaki arte", azaldu du Barrusok.
Alabaina, Getariako agerraldi horrek ez duela Ordizian atzemandakoarekin loturarik adierazi du Barrusok, eta agerraldi horren jatorria beste autonomia erkidego batean egon den pertsona bat izan daitekeela adierazi du. Hori dela eta, maskara erabiltzeko gomendatu die herritar guztiei. "Une honetan arduraz jokatu behar dugu guztiok, egoera den bezalakoa baita", gaineratu du.
Horrela, Osakidetzak duela hamar egun Ordiziako (Gipuzkoa) ostalaritza-establezimendu batean hasitako agerraldia kontrolatzeko martxan jarri zuen prozedura bera jarri du abian; 75 kasu daude egun, eta kontrolpean dago. Osasun Sailak gogorarazi nahi die herritarrei, oro har, sukarra, eztula edo arnasa hartzeko zailtasunak bezalako COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak badituzte beren etxeetan isolatzeko edo osasun-zentroetara deitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.