Zumaia
2021/10/07 - 10:32
Bikote bat eta haien txakurra erreskatatu dituzte Zumaiako Flyschean, mareak harrapatu ostean
Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko agenteek bikotea eta bere txakurra helikopteroz atera dituzte labarretik, inolako zauririk gabe.
2021/10/06 - 16:48
Euskal Kostaldeko Geoparkeak argitu du meteorito batek lurra jo ostean galdu zirela dinosaurioak
"Geology" aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, meteorito batek lurra jota galdu ziren dinosaurioak eta, baita, orduan lurrean bizi ziren espezie gehienak.
2021/10/06 - 15:04
Gasteiz, Azkoitiarekin eta Astigarrarekin batera, berdera
Ifrentzuan, Agurainek okerrera egin du (100.000 biztanleko 354 kasu), eta Ondarroarekin batera, udalerri laranja da gaurtik.
2021/10/05 - 15:28
Irun berdez margotu da
Gipuzkoako udalerria izurriaren transmisio "txikiko" gunera pasatu izana da astearte honetako aldaketa bakarra.
2021/10/04 - 14:59
Araba eta Bizkaia eremu berdera igaro dira
Bilbok eta Gernika-Lumok ere transmisio txikiko gunera egin dute jauzi. Donostian, ordea, 21 positibo berri atzeman dituzte eta ezin izan dio berdeari eutsi etao ndorioz eremu horira itzuli da.
2021/10/01 - 16:11
Beste bost udalerrik egin dute jauzi gune berdera
Andoainek, aldiz, kontrako bidea egin du, eta udalerri hori da gaurtik.
2021/09/30 - 14:56
Zortzi udalerri batu dira eremu berdean dauden herrien zerrendara
Abanto, Basauri, Ermua, Gueñes, Santurtzi eta Zornotza dira, Bizkaian, eta Andoain eta Oiartzun, Gipuzkoan.
2021/09/29 - 15:15
Bermeo, Getxo, Orio, Sopela eta Usurbil eremu berdera igaro dira
Basaurik eta Elorriok, ordea, ezin izan diote berdeari eutsi eta horira igaro dira.
2021/09/28 - 15:01
Ez dago udalerririk eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidego osoan
Muskiz eta Elgoibar eremu berdean daude, eta Agurain eta Lekeitio, berriz, laranjan. Azken udalerri hori izan da eremu kritikoa utzi duen azkena.
2021/09/27 - 15:17
Donostia eta bederatzi udalerri gehiago eremu berdera igaro dira
Basauri, Berango, Leioa, Sestao eta Zalla Bizkaian, eta Arrasate, Errenteria, Lazkao eta Oñati Gipuzkoan. Andoainek, aldiz, ezin izan dio eremu berdeari eutsi.
2021/09/24 - 15:04
Andoain eremu berdean sartu da, datuak hobetuta
Guztira, 17 herri daude semafaroaren eremu berdean. Laranjan jarraitzen dute Ondarroak eta Mutrikuk, eta gorritik ezin irtenda dabil Lekeitio.
2021/09/23 - 22:51
Zumaiena Ikastetxeak garatutako "2030 baso magikoa" proiektua ezagutu dugu
Baso magikoak berrikuntza pedagogikorako espazio bereziak eskainiko ditu ikasleentzat, naturan. Isaak Aranberrirekin izan gara, Zumaiena ikastetxeko zuzendariarekin eta proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkigu.
2021/09/22 - 15:04
Markina-Xemein, Mungia, Trapagaran, Bergara eta Hernani eremu berdera igaro dira
Guztira, 14 herri daude semafaroaren zonalde berdean, bat Araban, sei Bizkaian eta zazpi Gipuzkoan.
2021/09/21 - 14:45
Egun bakarra gorrian egin eta gero, Mutriku bertatik irten da
Lekeitio da, beraz, eremu latzenean dagoen EAEko udalerri bakarra. Elgoibarren, gainera, egoerak hobera egin du eta laranjatik horira igaro da.
2021/09/20 - 14:44
Semaforoa gorri jarri da Mutrikun
Aitzitik, lau udalerri eremu berdera igaro dira: Deba, Legazpi, Lezo eta Zumarraga.
2021/09/17 - 14:40
Lekeitiok eremu gorrian jarraitzen du, eta intzidentzia-tasa metatuak gora egiten segitzen du bertan
Ondarroak eremu laranjara egin du salto, eta Urnieta eta Aretxabaleta horira pasatu dira, laranja atzean utzita. Elorrio eta Galdakao gune berdean daude, egoera hobetu baitute.
2021/09/16 - 14:51
Galdakao eta Trapagaran ere berde dauden udalerrien zerrendara batu dira
Gainera, Urnieta eremu horira igaro da. Ondarroak, ordea, ezin izan dio horiari eutsi, eta laranja jarri da semaforoa Bizkaiko udalerri horretan.
2021/09/15 - 15:40
Villabona eremu berdera igaro da
Gainerakoan, ez da aldaketarik izan semaforoan. Udalerri bakarra dago gorrian, bost, laranjan eta hori berdean.
2021/09/14 - 15:44
Lekeitio da eremu gorrian dagoen herri bakarra
Aretxabaletak zonalde gorria atzean utzi du eta laranjara igaro da. Mutrikuk, berriz, ezin izan dio horiari eutsi eta laranja da gaurtik aurrera.
2021/09/13 - 14:59
Aretxabaleta eta Lekeitio dira eremu gorrian dauden udalerri bakarrak
Balmasedak, Zallak, Elgoibarrek eta Lazkaok atzean utzi dute, azken orduan, eremu latzena.