YPF-ren desjabetzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argentinak ez ditu ordainduko Repsolek eskatutako 8.000 milioi euroak

Argentinako Gobernuak YPFren balioa berrikusiko duela iragarri du, eta YPFk ''ingurumenari eragindako kalteengatik'' ordaindu beharko duela ere esan dute.
Axel Kicillof Argentinako Ekonomia ministrordea. Argazkia: EFE

YPFren desjabetzagatik Repsolek eskatutako 10.000 milioi dolarrak (8.000 milioi euroak) ordainduko ez dituela iragarri du Argentinako Gobernuak, eta YPFren balioa berraztertuko duela esan du. Enpresaren ''ezkutuko informazioa'' jakin bezain laster, ''ausartegi'' jokatu duen zuzendaritzak emandako datuak berrikusiko dituztela azaldu du Axel Kicillof Argentinako Ekonomia ministrorde eta YPFren kontu-hartzaileak.

"Brufau jaunaren hitzetan YPFk 10.000 milioi dolarreko balioa du. Ikus dezagun zenbat balio duen'', esan du Kicillofek. ''Agintarien esku ez zegoen informazio asko dago. Joan den urtean inbertsio marka guztiak hautsi zituztela esan zuen Brufauk (...), baina 9.000 milioi dolar inguruko zorra dago'', azaldu du ministrordeak.

Ingurumen kalteengatik, ordainketa

Halaber, ingurumenean egindako kalteengatik YPFk ordaindu egin beharko duela esan du Julio de Vido Antolakuntza ministroak. ''Ingurumena ez da zozkatzen, eta prezioa dauka''.

Repsolek 8.000 milioi euro eskatuko dizkio Argentinari

Repsolek gutxienez 10.500 milioi dolar (8.000 milioi euro) eskatuko dizkio Argentinako Gobernuari YPFn duen parte hartzearen truke, Pribatizazio Legeak eta YPFren Estatutuek balio horixe ematen baitiote enpresaren zatiari (15.800 milioi euro, enpresa osoari).

Antonio Brufau Repsolen presidentearen arabera, Argentinako Gobernuak akzioak erosteko eskaintza publikoa egin beharko luke, YPFren % 50,1 nazionalizatzeko. YPFren estatutuen arabera, inork akzioen % 15 edo gehiago erosi nahi badu eskaintza publikoa egin behar du konpainiaren akzio guztien gainean.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X