Repsol-YPF
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zer eragin izango du YPFren nazionalizazioak Euskadin?

Bizkaiko patronalak ohartarazi du Repsoli gertatutakoak "eragina" izango duela Petronorren. Jaurlaritza "oso kezkatuta" agertu da.
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Jose Maria Vazquez Eguskiza Bizkaiko patronaleko (Cebek) presidentearen esanetan, Repsoli gertatutakoak "kezkatu egin behar gaitu", Petronor findegi bizkaitarrean eragina izan lezakeelako.

Onda Vascan egindako elkarrizketa batean, Eguskiza kezkatuta agertu da Argentinako Gobernuak YPF nazionalizatu eta gero, konpainia horren akziodun nagusia Repsol espainiarra baitzen, eta Repsol Petronorren jabea.

"Argi dago Repsoli gertatutakoak Petronorren izan lezakeela eragina", ohartarazi du.

Cebekeko buruaren esanetan, Petronor konpainia "ikurra" da Bizkaian, enplegua, inbertsioa eta diru-bilketa fiskala kontuan hartuta.

Bestalde, ohartarazi du Argentinako Gobernuaren erabakiak "ziurtasun-gabezia juridikoa" ekarriko duela enpresek nazioartean ezartzeko "egin beharreko" operazioetan.

JAURLARITZA, "OSO KEZKATUTA"

Bestalde, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu du Gasteizko Gobernua "oso kezkatuta" dagoela nazionalizazioak Argentinan dauden euskal enpresetan izan lezakeen eraginaren aurrean.

Gobernu bileraren ostean eskainitako agerraldian, Mendiak esan du Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari lagunduko diola, eta Repsoleko arduradunekin jada hitz egin dutela zehaztu du, babesa agertu eta haien iritzia ezagutzeko.

Halaber, bozeramaileak nabarmendu du oraindik ez dakitela zer-nolako ondorioak izango diren Petronorren.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X