Izendapena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Josu Jon Imaz Repsoleko zuzendaritza batzordean izango da

Industria eta energia berrien arloan zuzendari orokor izendatu dute EAJko presidente ohia. Astearte honetan 2016rako plan estrategikoa aurkeztuko du Repsolek.
Josu Jon Imaz, Repsoleko Zuzendaritza Batzordera
Josu Jon Imaz (artxiboko irudia). EITB

Josu Jon Imaz Repsoleko Zuzendaritza Batzordean izango da aurrerantzean. Industria eta energia berrietako arloan zuzendari orokor izendatu dute  EAJko presidente ohi eta Petronorreko burua.

Antonio Brufau presidente berriak egin du proposamena, eta enpresako Administrazio Kontseiluak proposamena onartu du astelehen honetan.

Nemesio Fernandez-Cues izango da aurrerantzean negozioetarako zuzendari orokor berria, eta Pedro Fernandez Frial izendatu dute estrategia eta kontrolerako zuzendaritza berrian buru.

Izendapenak onartzeaz gain, 2016rako plan estrategiakoari baiezkoa eman diote bileran, eta astearte honetan bertan aurkeztuko du Repsolek jendaurrean plan hori.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X