Abandon, Zazpikaleetan eta Deustun ordutegi askatasuna izango dute
Eusko Jaurlaritzak "turismo handiko eremu" izendatu ditu Bilboko Abando-Indautxu-Garellano, Zazpikaleak eta Deustu, eta bertako dendek nahi dutenean irekitzeko aukera izango dute 2015eko udan.
Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu dute gaur Itziar Epalza Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen erabakia, Bilboko Udalak egindako proposamena onartzen duena.
Jaurlaritzaren ebazpena bihar sartuko da indarrean, baina praktikan 2015eko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra iraungo du. Ebazpenaren kontra helegitea jartzeko aukera dago, hala ere.
Espainiako Gobernuak 2012an onartu zuen dekretuaren harira egin dute ebazpena. Dekretu haren arabera, 100.000 biztanletik gorako udalerrietan, aurreko urtean 600.000 ostatu-gau baino gehiago erregistratu badituzte, edo aurreko urtean bidaiari-ontzien bidez 400.000 turista baino gehiago jaso badituzte, eremu bat, behintzat, turismo handiko eremutzat joko da.
Eremu horietan merkatariek "askatasun osoa izango dute erabakitzeko zein egunetan eta zein ordutatik zein ordutara egon behar diren jendearentzako zabalik".
"Datu horiek argitaratu eta sei hilabeteko epean autonomia erkidego eskumendunek ez badute udalerri horietako eremuren bat turismo handiko eremutzat jo, udalerri osoa halakotzat joa izan dela ulertuko da, eta merkatariek askatasun osoa izango dute euren establezimenduak urte osoan zehar irekitzeko". Bilboko Udalak, baina, aipatutako eremu horiek proposatu ditu turismo handiko eremutzat jotzeko. Beraz, ebazpenaren arabera, eremu horietan izango dute ordutegi askatasuna merkateriek.
Turismo handiko eremutzat jotzeko, baldintza hauetakoren bat izan behar dute (udalerri osoak zein haren zati batek): nahikoa kontzentrazio izatea ostatu eta establezimendu turistikoei dagokienez, gizadiaren ondare deklaratua izatea edo ondare historiko-artistikoan sartuta dagoen eta interes kulturala duen ondasun higiezin bat edukitzea, muga ondoko zonetako eragimen-eremuak mugatzea edo eratzea, nazio edo nazioarte mailako kirol edo kultur ekitaldi handiak egitea, itsas bidaia turistikoekin lan egiten duten eta bisitari-kopuru nabarmena duten portu-eremuetatik gertu egotea, batik bat erosketa-turismoagatik erakargarri diren eremuak osatzea edo turismo handiko eremu izatea justifikatzen duten inguruabar bereziak izatea.
Bestalde, orain Donostiako turismo handiko eremuak izendatu beharko ditu Jaurlaritzak; izan ere, Espainiako Gobernuak uztail hasieran agindu zuen Donostian ere ordutegi askatasuneko eremuak ezarri behar zirela.
Udalak sei hilabeteko epea du eremu horiek izendatzeko, eta, ondoren, Jaurlaritzaren oniritzia jaso beharko du.
Albiste gehiago ekonomia
Labrazako parke eolikoak onura publikoaren izendapena jaso du
Iberdrolaren arabera, izapide horrek proiektuaren interes orokorra aitortzen du eta parke eolikoa gauzatzeko behar diren prozedurak azkartzea eragingo du. Aurretiazko administrazio baimenak eskuratu ostean, Aixeindar sozietateak dagoeneko eskatua dio obra lizentzia Oiongo Udalari.
Renfek tren zerbitzua etengo du gaurtik aurrera Gipuzkoako zati batean, AHTaren lanengatik
Abuztuaren 3ra bitartean Andoain eta Irun arteko tren-zirkulazioa etengo da, abuztuaren 4tik irailaren 7ra bitartean, Hernani eta Irun arteko tartea da moztuko dena, eta, azkenik, irailaren 8tik 21era bitartean Pasaia eta Irun arteko zatian izango du eragina. Renfek 8.000 autobus baino gehiago programatuko ditu lanek irauten duten bitartean zerbitzua bermatzeko.
Sabadellek 975 milioiko irabaziak lortu ditu urteko lehen seihilekoan, iaz % 23 gehiago
BBVAk bankua erosteko operazioari buruz, Cesar Gonzalez-Bueno Sabadelleko kontseilari delegatuak adierazi du BBVAk bi aukera baino ez dituela hemendik aurrera: "eskaintza hobetzea edo atzera egitea".
EBZk % 2an mantendu ditu interes-tasak, aurreikuspenak beteta
Christine Lagardek ohartarazi du merkataritza-tentsioek eta horiei lotutako ziurgabetasunek euroguneko jarduerari dakarkion arriskuaz, eta horiek azkar konpontzeak eurogunerako pizgarri izan daitekeela ziurtatu du.
Estatuak 75 milioi bideratuko ditu Talgon, eta % 7,8ko partaidetzarekin egingo da, SEPIren bitartez
Kapitala indartzeak bidea erraztuko du Jainaga buru duen konpainiak Talgoren % 29,77 eskuratzeko. Hala, Sidenor izango litzateke akziodun nagusia.
Mikel Irujo, Nafarroako Industria kontseilaria: "BSHrekiko interesa erakutsi duten sei enpresa daude"
Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean, Mikel Irujo Industria kontseilariak baieztatu du BSH enpresaren egoera aztertu nahi duten sei enpresa daudela. Halaber, ziurtatu du informazio guztia langileen batzordeari helaraziko zaiola.
Langabezia-tasa % 7,13ra jaitsi da EAEn eta % 7,88ra igo da Nafarroan, bigarren hiruhilekoan
Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, guztira 76.400 pertsona daude lanik gabe EAEn, eta 27.200, Nafarroan.
Repsolek 603 milioi irabazi ditu ekainera arte, %63 gutxiago, testuinguru ekonomikoa eta itzalaldia tarteko
Joan den apirilaren 28ko itzalaldiarekin lotutako erantzukizunak ofizialki zehazten direnean legezko ekintzak abiaraztea ebaluatzen du konpainiak.
Hauek dira CAFen datuak: 22.000 langile mundu osoan
2024an 103 milioi euroko irabaziak izan zituen, eta eskaera-zorroa 14.695 milioi eurokoa zen. Gaur egun, Marokon, Suedian eta Erresuma Batuan ditu proiektu nagusiak.
Euskadi eta Nafarroa lan-kostu altueneko erkidegoetan bigarren eta hirugarren dira
Lan-kostuen aldakuntzari dagokionez, 2023aren aldean, hazkunderik handienak Extremaduran, Murtzian eta Galizian izan ziren; Euskadin, Andaluzian eta Kanarietan, aldiz, igoera txikiagoa izan zen. Enpresek lan-kostu garestienak dituzten bigarren autonomia Euskadi bada ere, gutxien aldatu dena da