Langabezia-tasa % 7,13ra jaitsi da EAEn eta % 7,88ra igo da Nafarroan, bigarren hiruhilekoan
Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, guztira 76.400 pertsona daude lanik gabe EAEn, eta 27.200, Nafarroan.
Bi langile, kalean, lanean. Artxiboko argazkia: EFE
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 6.500 langabe gutxiago zeuden urteko bigarren hiruhilekoan —76.400 langabe, guztira—, eta epe berean 2.700 lanpostu sortu dira, —994.700 landun, guztira—, Espainiako Estatistika Institutuak ostegun honetan argitaratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera.
Iazko epe berarekin alderatuta, landunak 18.800 gutxiago dira eta 13.000 langabe gutxiago daude.
Bestalde, Nafarroak 27.200 langabe zenbatuta amaitu du bigarren hiruhilekoa, aurreko hiruhilekoarekin konparatuta % 8,02 igo da, 2.000 langabe gehiago. Halaber, azken urtean 2.100 langabe gehiago zenbatu ditu (% 8,29 gehiago).
Landun kopuruari dagokionez, 318.100 dira Nafarroan, aurreko hiruhilekoan baino 6.800 gehiago (% 2,17), eta aurreko urteko epe berean baino 4.300 gehiago (% 1,38).
Gauzak horrela, langabezia-tasa % 7,13ra jaitsi da EAEn eta % 7,88ra igo, berriz, Nafarroan.
EAEn, oro har, langabezia-datuen bilakaera positiboa izan da, Bizkaiko datuek bultzatuta, bertan langabezia-tasa % 8,66tik % 7,09ra jaitsi baita. Aitzitik, langabeziak gora egin du bai Araban (% 6,59tik % 6,88ra) eta baita Gipuzkoan ere (% 6,55etik % 7,33ra).
Espainiako Estatuan 236.100 langabe gutxiago erregistratu dituzte aurtengo bigarren hiruhilekoan, eta guztira 2.553.100 pertsona daude lanik gabe. Halaber, 92.500 landun gehiago izan dira bigarren hiruhilekoan, eta gainditu egin da 22 milioien langa, aurrenekoz.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadik 25 milioi euro inguru bideratuko ditu altzairuaren eta metalen erabilera zirkularra sustatzera
Basque Zirkular Metals proiektuak 11 industria-enpresa eta bost kluster bilduko ditu, eta Produktuaren Pasaporte Digitala jarriko du martxan 2026an.
Brent upelaren prezioa apaldu egin da 108 dolarreraino
Hala ere, merkatuak beldur dira petrolioaren prezioak gora egiten jarraituko duela Ekialde Hurbileko tentsioen eta Ekidalde-Mendebaldeko oliobidearen itxieraren ondorioz.
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.