Kutxabank
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gregorio Villalabeitia izango da Kutxabanken presidente berria

Mario Fernandezen ordezkoa izango da eskarmentu handiko bankaria.
18:00 - 20:00
Gregorio Villalabeitia izango da Kutxabankeko presidente berria

Gregorio Villalabeitia izango da Kutxabanken presidente berria, Mario Fernandezen ordez, euskal finantza erakundeko iturriek jakinarazi dutenez.

Xabier Sagredo BBK-ko presidenteak eta kutxa honetako patronatuak Villalabetia proposatu dute, aho batez, Kutxabanken kontseilari izateko eta bankua zuzentzeko. Bihar Kutxanbankeko Akziodunen Batzordeak eta Administrazio Batzordeak bi izendapen hauen inguruko iritzia eman beharko dute.

Mario Fernandezek gaur utzitako lekua beteko du Villalabeitiak. Dimisioa Kutxabanken Administrazio Kontseiluaren eta Balore Merkatuen Batzorde Nazionalaren aurrean eman du gaur, azaroak 27, Fernandezek, baina, uda hasi aurretik jakinarazi zion BBKri, erreferentziazko akziodunari.

Eskarmentu handiko bankaria

Bankari ezagun eta beteranoa da Villalabeitia. Banco de Vizcayan eman zituen lehen urratsak, eta Argentarian eta BBVAn ere ibilitakoa da, bietan ardura postuetan.

Barakaldon jaio zen (1951) eta Ekonomian eta Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean.

Administrazio kontseiluetako kide izan da Villalabeitia hainbat multinazional handitan: Metrovacesa, Gas Natural, Repsol, Iberia, BBVA Chile... Telefonica eta BBVA Provida AFP enpresetan presidente izandakoa da, eta Ernst&Young eta General Electric Espa¿holkularitza Batzordean ere aritu da.

Gaur egun, Seeliger y Conde enpresako bazkidea da.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X