2014ko balantzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

77 milioi euroko irabaziak izan zituen Oronak 2014an

Kooperatibak 578 milioi euroko salmentak izan zituen iaz. 2015-18 aldiari begira, berriz, salmentak handitzea eta salmentei esker 750 milioi euro batzea aurreikusi du.
Orona Ideo eraikina (Hernani). Argazkia: EiTB
Orona Ideo eraikina (Hernani). Argazkia: EiTB

Oronako bazkideek urteroko batzarra egin dute ostiral honetan Orona Ideo egoitzan (Hernani) eta 2014ko kontuak onartu dituzte. Kooperatibak 77 milioi euroko irabaziak eta 578 milioi euroko salmentak izan zituen iaz, hurrenez hurren, 2013an baino 6 milioi eta 15 milioi gutxiago.

Kooperatibak 4.333 langilerekin itxi zuen urtea. Bestalde, 38 milioi euro bideratu zituen inbertsiora eta salmenten % 2a berrikuntza alorrari lotutakoa izan zen.

Xabier Mutuberria Oronako zuzendari orokorrak azaldu duenez, kooperatibaren emaitza horien atzean daude Oronak hainbat merkatu-hobitan izandako posizio hobekuntza -produktuen alorrean zein bezeroei eskainitako arreta zerbitzuan- eta kostuetan egindako kudeaketa eraginkorra.

"Konplexutasunez beteriko eszenatoki aldakor eta anitza kudeatzeko gai izan gara. Kolektiboaren ahaleginari esker urte ona burutzea lortu dugu", azpimarratu du Mutuberriak. Horren esanetan, "kooperatibak duen profil internazional eta europarra indartu egin da, Oronak Polonian lortu duen posizioari esker".

Ildo horretan, 2015-18 aldiko enpresa proiektua aurkeztu du Oronak taldeak egindako prozesu baten ondotik. "Oronak indarrez begiratzen dio Europari" eta datozen lau urteetan salmentak handitzea espero du 750 milioi euroko irabaziak izan arte.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X