Ia 2.000 langabe gutxiago zenbatu ziren ekainean Hego Euskal Herrian
Joan den hilean 103.391 pertsona zeuden lanik gabe Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 28.228, Nafarroan; hurrenez hurren, % 1,21 % eta % 2,52 egin du behera langabeziak bi erkidegootan.
Maiatzean baino 1.999 pertsona gutxiago zeuden lanik gabe Hego Euskal Herrian ekainean, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak gaur zabaldutako datuen arabera.
Zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoan 103.391 langabe zeuden izena emanda Lanbideren bulegoetan, aurreko hilabetean baino 1.268 gutxiago (- % 1,21), eta Nafarroan, berriz, 28.228, 731 gutxiago (- % 2,52).
Lurraldeka, Bizkaian jaitsiera % 0,81ekoa izan da (473 gutxiago), Gipuzkoan % 1,93koa (535 gutxiago) eta Araban % 1,43koa (260 gutxiago). Beherakada orokorra izan da, adin-tarte eta sektore guztietan.
Urte arteko tasak ere behera egin du. Iaz hilabete berean baino 2.976 pertsona gutxiago (- % 2,8) daude lanik gabe Euskadin, eta Foru Erkidegoan, berriz, 784 ( - % 2,7) gutxiago.
Espainiako Estatuko datuei erreparatuta ere, jaitsi egin da langabezia: maiatzean baino % 1,99 langabe gutxiago zenbatu ziren joan den hilabetean. Iazkoarekin alderatuta, berriz, % 6,06 egin du behera tasak.
Bestalde, Gizarte Segurantzan afiliatutako langileen kopurua ia bere horretan mantendu zen EAEn, aurreko hilean baino 1.029.145 afiliazio gutxiago zenbatuta. Iazko datuarekin alderatuta, % 0,92 egin du gora kopuruak.
"Enpleguaren bilakaera ona"
Eusko Jaurlaritzaren arabera, datuok agerian uzten dute "enpleguaren bilakaera ona, bai langabezia murrizketa erregistratu delako, bai kontratazioen kopuruak aurrera egiten duelako etengabe".
"Bederatzigarren hilabetez jarraian behera egiteko joera egonkortu egin da, eta joera horiek islatzen dituzte joerak. Muga-zergen gorabeherak eta gatazka armatuak direla eta, nazioarteko ziurgabetasun ekonomikoak ekarritako ondoriorik ere ez da sumatzen", azaldu du Ekonomia, Lana eta Enplegua Sailak, ohar batean.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.