Villavesetako langileek greba mugagabea hasi dute sanferminen atarian
Lehen greba egunaren jarraipena erabatekoa izaten ari da eta gutxieneko zerbitzuak ere betetzen ari dira. Atzo egindako bozketan, langile gehienek grebari eustea babestu zuten, TCC enpresak mahai gainean jarritako azken proposamena atzera botata. Sindikatuak negoziatzen jarraitzeko prest agertu dira, baina enpresak esana du lanuztea martxan dagoen bitartean ez dela hitz egitera eseriko.
Sanfermin jaiak abiatzeko bost egun falta direla, Iruñeko eta Iruñerriko garraio-zerbitzu publikoa —villavesa izenez ezagunak— kudeatzen duen Transports Ciutat Comtal (TCC) enpresako langileek greba mugagabea abiatu dute. Atzoko bozketan, atzera bota zuten zuzendaritzaren azken proposamena eta iragarritako lanuzteari eustea erabaki zuten.
Lehen greba eguna erabateko jarraipena izaten ari da, eta ezarritako gutxieneko zerbitzuak ere betetzen ari dira enpresa batzordeko iturriek adierazi dutenez. Halaber, eguna “aurreikusi bezala” doala eta erabiltzaileek egoera ulertzen dutela nabarmendu dute langileen ordezkariek.
Berez, atzo zen hastekoa greba, baina erreferenduma zela eta, egun bat atzeratu zuten. Lan-baldintza hobeen alde, orain hilabete batzuk hasi ziren mobilizatzen villavesetako langileak. Langileen batzordeak jakinarazi duenez, orotara 412 langilek bozkatu dute, eta horietatik 264 agertu dira mobilizatzen jarraitzearen alde; 148, berriz, aurka.
Gauzak horrela, 00:00an abiatu dute greba mugagabea.
Festen atarian, sindikatuek uste dute badagoela tartea gatazka bideratzeko eta negoziatzen jarraitzeko prest agertu dira. Bere aldetik, enpresak esana du ez dela hitz egitera eseriko, greba martxan den bitartean.
ZERBITZU MINIMOAK
Greba deialdia dela eta, Iruñerriko Mankomunitateak ezarritako zerbitzu minimoak honakoak dira:
- Sanferminetan (uztailaren 6tik 14ra): zerbitzuen % 70 egun osoan.
- Sanferminen atariko egunetan (uztailaren 2tik 4ra): zerbitzuen % 60, puntako orduetan (6:30-09:30, 13:00-15:30 eta 17:00-20:30). Zerbitzuen % 40, gainerako orduetan (09:30-13:00, 15:30-17:00 eta 20:30-22:30).
- Uztailak 5: zerbitzuen % 60, egun osoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.