Bilera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eurotaldeak neurri gehiago eskatuko dizkio Greziari

EBko iturriek zabaldu dutenez, litekeena da aurrerapauso gehiago eskatzea Atenasi erreskatearen 2.000 milioi euroko zatia desblokeatzeko.
Argazkia: Efe
Argazkia: Efe

Euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroek (Eurotaldea) bilera egingo dute gaur Greziak erreskatearen hartzekodunekin hartu zituen konpromisoak betetzen ari den aztertzeko, baina litekeena da aurrerapauso gehiago eskatzea Atenasi erreskatearen 2.000 milioi euroko zatia desblokeatzeko, Europar Batasuneko iturriek jakitera eman dutenez.

Euroguneko kideek igandean egin zuten bilera tekniko batean ondorioztatu zuten erreskatearen zati hori emateko unea "gertu" dagoela, baina goizegi dela horretarako. "Greziako Gobernuak lana du egiteko oraindik", adierazi dute aipatu iturriek bileraren ostean.

Pierre Moscovici Ekonomia eta Finantza komisarioa Atenasen izan zen aurreko astean bertatik bertara ikusteko zein den egoera, eta baikor agertu zen. Hala ere, Bruselatik eta hainbat estatu kideetatik eszeptiko agertu dira Greziako Parlamentuak aurreko ostiralean onartu zuen neurri sorta dela eta.

Troikak Atenasi eskatutako erreforma batzuk onartutakoen artean daude, nekazariei ematen zitzaizkien laguntza batzuk eta zerga iruzurraren kontrako neurriak tartean, baina 2.000 milioi euroak jasotzeko beste baldintza batzuk ez ditu bete, irakaskuntza pribatuak ordaindu beharreko BEZa % 23koa izatea, besteak beste.

Alexis Tsiprasen Gobernuaren "test politiko" gisa hartzen dute gaurko hitzordua, eta neurriak hartzerakoan atzerapenik ez dagoela egiaztatu nahi dute. Erreskatearen lehenengo fasea ordaintzen amaitzeko (86.000 milioi eurotik 23.000), beharrezkoa da hartzekodunek 2.000 milioi euro horiek ordaintzeko baimena ematea, eta aurrerago beste 1.000 milioi euroren ordainketa ahalbidetzea, nahiz eta bigarren horretarako baldintzak oraindik ez diren zehaztu.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X