Bilbo, inbertsiotarako Europako laugarren hiri erakargarriena
Bilbo da atzerriko inbertsio zuzenak egiteko Europako laugarren hiri ertain erakargarriena, Financial Times ekonomian espezializatutako hedabide britainiarraren arabera.
Bilboko Udalak jakitera eman duenez, 'Mid-Sided Cities' kategorian saritu dute Bilbo; 200.000 eta 750.000 arteko biztanle kopurua duten hiriak hartzen dira kontuan zerrenda hori osatzeko.
fDi Intelligence aldizkariak bideratzen du sariketa hau; izen handiko aldizkaria da atzerriko inbertsio zuzenen alorrean nazioarte mailan.
Aldizkari horrek gidatuta, 'Etorkizuneko hiriak eta eskualdeak' zerrenda kaleratu berri du Financial Timesek, eta hor kokatu dute Bilbo laugarren lekuan, Wroclaw (Polonia), Edinburgo (Erresuma Batua) eta Liverpool (Erresuma Batua) hirien atzetik. 2014-2015eko zerrendan zazpizgarren postuan zegoen Bizkaiko hiriburua.
Xabier Otxandiano Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu saileko zinegotziak jasoko du saria, martxoaren 15ean Cannesen (Frantzia) egingo den ekitaldian.
Udaleko ordezkarien hitzetan, Bilbok atzerriko inbertsioa erakartzeko duen konpromisoaren ordaina da sari hau. "Bilbok hurrengo ezaugarriak ditu bere alde: munduko negozio-zentro nagusiekin konexio ona, barne-higikortasun modernoa eta iraunkorra, Zorrotzaurre eta Zorrotzako Muturra bezalako aukera-espazio berriak, erakundeek adimendun ekonomiaren alde egindako hautua, gaitasun handiko profesionalak eta inbertsiorako giro fidagarria eta segurua", nabarmendu dute udal arduradunek.
Bi urtean behin egiten den sailkapenak honako hauek hartzen ditu kontuan: hirien indar ekonomikoa, enpresa-sarearen lehia eta finantza-dinamismoa.
Zure interesekoa izan daiteke
LGS propioa borrokatzea eta sektore publikoa hobetzeko mobilizazio indartsuak egitea, ELAren urteko lehentasunak
Torres lehendakariordearen Elkarrizketa Sozialerako Legea bertan behera uzteko eskatuko dio sindikatuak lehendakariari, "ELA eta LAB zigortzeko erabili nahi delako".
Irailaren 17an eta 18an mobilizazio gehiago egingo dituzte Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek
ELAk deituta, grebalariek hainbat protesta ekintza egingo dituzte zinema jaialdiaren inaugurazio egunean eta bezperan. Sindikatuak salatu du negoziazio mahaia "blokeatuta" dagoela eta Aldundiari "berehala esku hartzeko" eskatu dio.
Etxebizitza eskaria biztanleria baino zazpi aldiz gehiago hazi da Euskadin
Egoera horri irtenbidea emate aldera, bi sailburuek aurreratu dute Eusko Jaurlaritzak "etxebizitza hutsen aurka" borrokatuko duela; alde batetik, zerga fiskalekin, eta bestetik, merkatura ateratzen ez diren etxebizitza hutsei ondasun higiezinen gaineko zergan errekargua jarrita.
Etxebizitza % 10 garestitu da Euskadin eta % 9,5 Nafarroan urteko bigarren hiruhilekoan
Apirila eta ekaina bitartean, bigarren eskuko etxebizitzen prezioa % 11,2 igo zen Euskadin eta % 12,9 Nafarroan.
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.