Etxebizitzen katastro-balioa eguneratuko du Bizkaiak 2017an
Ondasun Higiezinen gaineko Zergari eta katastroari buruzko foru arauak onartu ditu gaur Bizkaiko Batzar Nagusietako osoko bilkurak. Bizkaiko etxebizitzen katastroko balioak gaurkotuko dira aurrenekoz azken 40 urteetan eta Ondasun Higiezinen gaineko Zerga berri bat ezarriko da Bizkaian 2017tik aurrera.
Katastroko berrikuspenak ondasun higiezinen balioen igoera ekarri du. Foru Aldundiak emandako datuen arabera, orain arteko Bizkaiko hiri-lurreko ondasun higiezinen balioa 16.630 milioi eurokoa bazen, gaur egungo balioa 68.000 milioi eurokoa da, orain arte taxututakoa baino lau aldiz gehiago.
Aurreikusteko modukoa den bezala, katastro-balio berria altuagoa izango da, eta beraz, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ere altuagoa izango da. Hala ere, indarrean dagoen zerga baino karga-tasa txikiago bat proposatu du Foru Aldundiak, igoera hori konpontzeko.
Ogasun Higiezinen gaineko Zergak konfigurazio berria izango du eta, ondorioz, hiriko eta nekazaritza-guneetako etxebizitzen gutxiengo zerga-tasak “egungoak baino txikiagoak izango dira, katastro-balioa igo egingo delako”, zehaztu du Bizkaiko Diputazioak.
Hiriguneetako etxebizitzen gaineko zerga % 0,02 eta % 0,6 artekoa izango da; nekazaritza-guneetako etxebizitzena, % 0,05 eta % 0,50 artekoa; industria higiezinena % 3koa izango da, gehienez; eta komertzioena, % 2koa.
Gainera, araudi berriarekin, Bizkaiko udalek eskumena izango dute hutsik dauden etxebizitzengatik % 50erainoko errekarguak eskatzeko.
Albiste gehiago ekonomia
Euskadiko etxebizitza berrien prezioa, maximo historikoetan: 3.450 euro metroko
Nafarroaren aurretik (% 6,4) dago etxebizitza berrien prezioaren urte arteko igoeran. Hiriburuen arabera, batez besteko preziorik altuena Donostian dago, gero Bilbon eta azkenik Gasteizen.
Euskadik 3.074 langabe gutxiago zenbatu ditu iazko uztailarekin alderatuta, eta 78.743 kontratu berri sinatu dira
Ekainean baino 1.600 langabe gehiago daude, 104.991 guztira. Nafarroan duela urtebete baino 801 langabe gutxiago zenbatu dira, eta Espainiako Estatuan, oro har, 1.357 langabe gutxiago daude eta 21.865.503 kotizatzailera iritsi dira, maximo historiko berri bat.
Kutxabank, Espainiako bankurik kaudimendunena Europako Banku Zentralaren arabera
Erakundeak aise gainditzen du Europako batezbestekoa erresistentzia-testetan, eta Espainiako finantza-sektoreko kapital- eta palanka-adierazle nagusien buru da.
Ardo-ekoizleek AEBko muga-zergen eragin handiaz ohartarazi dute: "Ardoa % 50 garestituko da"
Mariasun Saenz de Samaniegok (Ostatu) Europako ardoaren garestitzeaz ohartarazi du, eta merkatu berriak bilatzeko deia egin du, Estatu Batuetan salmentak galduko direlako.
BBVAk 5.447 milioi euro irabazi ditu ekainera arte, % 9,1 gehiago, Espainian eta Mexikon izandako negozioari esker
Entitateak merkatuaren aurreikuspenak gainditzeaz gain, datozen urteetarako aurreikuspenak hobetu ditu, Sabadell erosteko eskaintza publikoaren harpidetza irekitzeko atzerako kontaketa bete-betean murgilduta dagoela. Hala ere, erakundeak ez du baieztatzen abiaraziko dutenik eta atzera egiteko aukera zabalik uzten du.
Bruselak baieztatu du ardoak AEBn % 15eko muga-zerga izango duela ostiraletik aurrera
Arabako Errioxarentzat, Ameriketako Estatu Batuak oso garrantzitsuak dira, bigarren merkatua baita bolumenari dagokionez eta lehena balioari dagokionez. Horregatik, Amaia Barredo Nekazaritza sailburuak "bide diplomatikoa eta negoziazioa azken minutura arte agortzea" eskatu du, ardoa salbuespena izan dadin.
ArcelorMittalen mozkinak % 80 handitu dira mundu mailan, 2.268 milioi euroraino
Sestaon, Basaurin, Legution, Agurainen, Olaberrian, Bergaran, Berriobeitin, Legasan eta Lesakan fabrikak dituen taldeak 2025eko bigarren hiruhilekoari dagokion txostena argitaratu du.
Gorenak arrazoia eman dio Bizkaiko Ogasunari BEZaren auzian, eta Euskadik 700 milioi euro berreskuratuko ditu
Gorenak eman berri du Coca-Cola enpresaren BEZa dela eta Foru Ogasunak eta Estatukoak zuten desadostasunari buruzko epaia. Horrelako kasuetan BEZa nork bildu behar duen zegoen auzibidean, eta ebatzi du Bizkaiak egin behar duela.

Elkarretaratzea egingo dute ostegunean Gasteizko Mercedesen, bederatzi orduko lanaldien aurka
Enpresak bederatzi orduko bi lanaldi ezarri zituen martxoan. CCOOk salatu duenez, eredu horrek "kontziliazioa eta atsedena erabat bazter uzten ditu".
Gehiengo sindikalak 100.000 sinaduratik gora bildu ditu gutxiengo soldata propioaren alde, eta abuztuan eramango ditu Legebiltzarrera
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek "arrakasta ikaragarritzat" jo dute kanpaina, eta ezarritako epea agortu baino itxi dute lehen sinadura-bilketa, "Eusko Legebiltzarrak gutxiengo soldataren eskumena lehenbailehen eska dezan".