Iazko datuekin alderatuta, 3.074 langabe gutxiago zenbatu dira Euskadin uztailean, eta 78.743 kontratu sinatu dira
Ekainean baino 1.600 langabe gehiago daude, 104.991 guztira. Nafarroan duela urtebete baino 801 langabe gutxiago zenbatu dira, eta Espainiako Estatuan, oro har, 1.357 langabe gutxiago daude, eta 21.865.503 kotizatzailera iritsi dira. Kotizatzaile-kopuruaren gaineko datua maximo historikoa da.
Pertsona bat, lanean. Artxiboko argazkia: EFE
3.074 langabe gutxiago zenbatu ditu (% 2,84) Euskadin, 2024ko uztailarekin alderatuta. Dena dela, 104.991 langabe zenbatu dituzte uztailean enplegu-zerbitzu publikoaren bulegoetan, hau da, ekainean baino 1.600 gehiago (+ % 1,55), Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak astelehen honetan jakitera eman dituzten datuen arabera.
Testuinguru horretan, 78.743 kontratu sinatu dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), ekainean baino % 4,9 gehiago eta 2024ko uztailean baino % 16,3 gehiago. Horietatik 18.230 mugagabeak izan dira (% 23,2). Eusko Jaurlaritzak positibotzat jo ditu datu horiek, "10 hilabetez etengabe hobetzeko joera positiboa berretsi baitute".
Arantza Martinez Tobalina Eusko Jaurlaritzako Enplegu zuzendariak azpimarratu du langabezia-datuak ekainarekin alderatuta izan duen igoera txikia ohikoa dela; izan ere, azken hiru urteetan horixe bera gertatu da.
Gainera, ostalaritzako urtaro-joeraren aldaketa nabarmendu du, udako kontratazioaren ohiko igoera ekainera aurreratu baita. Horrez gain, Enplegu zuzendariak kontratu mugagabeen kopuruen igoera nabarmendu du.
Nafarroan duela urtebete baino 801 langabe gutxiago daude. Hala ere, 312 langabe gehiago zenbatu dira uztailean, % 1,11, eta 28.540 langabe daude gaur egun.
Urteko jaitsiera % 2,73koa izan da, eta 5.474 afiliatu gehiago izan dira Gizarte Segurantzan, nahiz eta azken hilabetean 535 afiliatu gutxiago izan. Beraz, beherakada txiki hori gorabehera, Foru Komunitateko enplegu-tasak mailari eusten dio, 315.726 afiliatu zenbatuta.
Kontratazioari dagokionez, uztailean 28.856 kontratu egin dira, ekainean baino % 0,3 gehiago eta 2024ko uztailean baino % 6,8 gehiago. Uztailean 5.098 kontratu mugagabe zenbatu dira, hau da, hileko kontratazio osoaren % 17,7.
Espainiako Estatuan, oro har, langabeziak % 0,06 egin du behera uztailean, aurreko hilabetearekin alderatuta, eta % 5,71 urtearteko aldakuntzari erreparatuta. Beraz, 2.404.606 langabe daude, 2008ko ekainetik izandako kopururik txikiena.
Gizarte Segurantzak, batez beste, 4.408 kotizatzaile irabazi zituen uztailean aurreko hilaren aldean (+ % 0,02), eta sistemak maximo historiko berria lortu zuen, 21.865.503 afiliaturekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.