Diru-bilketa dela eta, 'zuhurtzia' eskatu du Eusko Jaurlaritzak
"Zuhurtzia". Berba hori erabili dute gaur Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburuak eta Josu Erkoreka Jaurlaritzako eledunak diru-bilketaren datuez galdetu dietenean. 2016ko lehen lauhilekoan, behera egin du zergen bidez bildutako diru kopuruak bai Bizkaian (% 2,8 gutxiago) zein Araban (- % 4,1). Gipuzkoan, aldiz, gora egin du (% 8,2).
Gatzagaetxebarriak adierazi duenez, diru-bilketak datozen hilabeteetan duen bilakaerari erreparatu behar zaio, oraindik PFEZren eta sozietateen gaineko zergaren likidazioak egiteke daudelako, ekainean eta uztailean, hurrenez hurren. Hortaz, "zuhurtziaz" jokatzea da onena, haren ustean.
BECen egiten ari diren jardunaldi batzuetan kazetariei esan dienez, bi likidazio hauek "oso esanguratsuak" dira urteko diru-bilketaren bilakaeran. Dena dela, onartu du Bizkaiko eta Arabako datuak "negatiboak" direla; Gipuzkoakoak, aldiz, "oso baikorrak".
Ildo beretik mintzatu da Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Haren iritzian, "oso arriskutsua eta goiztiarra" da lehen lauhileko emaitzok urte osoko datutzat hartzea.
Donostian egindako adierazpenetan, "zuhurtziaz" jokatzeko deia egin du Erkorekak, diru-bilketaren nondik norakoa ezagutu berri baitute.
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak, bestalde, ogasunak bildutako diru kopurua "espero baino baxuagoa" izan dela aitortu du, eta horren aurrean, "lehenetsi" beharko dela azpimarratu du. "Ez daukaguna, ez dugu gastatuko", arrazoitu du.
BECeko jardunaldian Gatzagaetxebarriarekin batera azaldu da Rementeria. Haren hitzetan, "familiek eta enpresek egiten duten moduan, erantzukizunez jokatu behar dugu, eta gastuak lehenetsi. Ez daukaguna, ez dugu gastatuko".
Diru-sarrerak gutxituta ere, zerbitzu publiko eta sozialak ukituko ez dituela nabarmendu du Bizkaiko ahaldun nagusiak; "atzera ditzakegun proiektuak, atzeratuko ditugu", erantsi du.
si du.
Zure interesekoa izan daiteke
Glovo salatu dute urriaren 3ko denboralean enpresako banatzaileak kalean lanean eduki zituelako
Tubos Reunidos erosteko interesa duten bost inbertitzaileak sindikatuekin bilduko dira datorren astean
ELAk eta LABek "lidergo handiagoa" eskatu diote Jaurlaritzari, LGS propioa negoziatzeko patronala deitu dezan
SpaceX eta Tesla bat egitea aztertzen ari dira erraldoi teknologiko bat sortzeko, Elon Musken babesarekin
Ardogintza sektoreko sindikatuek mobilizazioak egingo dituzte Arabako Errioxan, hitzarmen baten bila
Albiste izango dira: lehendakariaren bilera ELArekin eta LABekin, fronte hotza eta protestak Frantzian
Lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da gaur gutxieneko soldata propioaz hitz egiteko
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Gizon bat hil da lan istripuz Bilboko portuan