AURREKONTUAK 2017
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkullu: 'Lehiakortasunaren aurrekontuak dira'

Lehendakariaren hitzetan, industria alorrean 'egonkortasuna eta kalitatezko enplegua' lortzea dira atzo Jaurlaritzak aurkeztutako aurrekontuen lehentasunak.
18:00 - 20:00
Aurrekontuen defentsa egin du Urkulluk

Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) Aurrekontu Orokorren proiektua "errealista eta zorrotza" dela esan du Iñigo Urkullu lehendakariak, eta "lehiakortasunaren aurrekontuak" direla ziurtatu du. Horren iritzian, "elkarlanerako zabalik" dago proposamena. Euskadiren garapen jasangarria da helburua, Urkulluren hitzetan.

Zamudioko Matrici kooperatibara goizean egindako bisitan egin ditu adierazpenok lehendakariak. "Lehen aldiz, 11.000 milioi euroren langa gainditzen duten aurrekontuak ditugu", esan du.

Proposamen honekin, Osasunera, Hezkuntzara eta Babes Sozialera "inoiz baino diru gehiago" bideratuta, Jaurlaritzak hartutako konpromisoa bete duela esan du Urkulluk. Horrez gain, alor ekonomikoan egindako proposamena ere nabarmendu du, "ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea lehenetsiko" direlako. "Egonkortasun ekonomikoa eta Euskadiren hazkundea bermatuko dituen aurrekontuak aurkeztuko ditugu", azaldu du.

Euskadi garatzeko, industria "giltzarria" dela adierazi du. Horregatik, Jaurlaritzak industria alorreko inbertsioetara 1.239 milioi bideratu nahi dituela azpimarratu du. Berrikuntzara bideratutako diru-kopurua ere, % 6 handituko dutela eta gazteen enplegua sustatzeko plan berezia abiatuko dutela iragarri du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X