EUSKO JAURLARITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Administrazioko lau lan poltsa osatzeko hautaketa prozesua ireki du Jaurlaritzak

Administrari laguntzaileen, estatistika ikuskatzaileen, elkarrizketak egiteko agenteen eta Zumarragako Ibaiondo adingabeen zentro hezitzaileen lan poltsak osatuko dira.
Barakaldoko BEC! erakustazokan izango dira frogak. Argazkia: EiTB.
Barakaldoko BEC! erakustazokan izango dira frogak. Argazkia: EiTB.

EAEko Administrazio Publikoko lau lan poltsa osatzeko hautaketa prozesu berria jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak. Gaur, abenduak 3, zabaldu da hautaketa prozesuan izena emateko epea, eta abenduaren 11ra arte egongo da irekita.

IVAPek egingo du hautaketa prozesua, eta bere web orrian dagoeneko argitaratuta daude deialdi honen xehetasun guztiak.

Aurreneko probak 2019ko urtarrilaren erdialdean egitea aurreikusi du Jaurlaritzak, eta martxoaren amaierarako lan poltsak osatuta izatea nahi du. Barakaldoko BEC! erakustazokan egingo dira azterketak.

Administrari laguntzaileen, estatistika ikuskatzaileen, elkarrizketak egiteko agenteen eta Zumarragako Ibaiondo adingabeen zentroko hezitzaileen lan poltsak osatuko dira.

Eskakizunak

Zumarragako Ibaiondo adingabeen zentroko hezitzaileak: Hezkuntza-eremuko edo Irakasle-ikasketen graduak egiaztatu beharko dituzte, eta 1., 2. eta 3. hizkuntza-eskakizunak balioetsiko dira.

Administrari laguntzailea: Bigarren Hezkuntzako graduatua edo titulu baliokidea, eta derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko dituzte.

Elkarrizketak egiteko agenteak: Bigarren Hezkuntzako graduatua edo titulu baliokidea, eta derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko dituzte.

Ikuskatzaile estatistikoa: Bigarren Hezkuntzako graduatua edo titulu baliokidea, eta derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X