Espainiako Gobernuak ez du argitu funtzionarioen soldata izozteko asmoa duen ala ez
"Aztertzen ari diren gai bat", ministro batzuen hitzetan; "mahai gainean ez dagoen gai bat", beste baten ahotan. Halaxe, mezu kontrajarriak emanez heldu zion atzo Espainiako Gobernuak han eta hemen aukera gisa aipatzen hasi den auziari: funtzionarioen soldatak izoztuko ote dituzten.
Maria Jesus Montero Ogasun ministro eta bozeramailea izan zen hitz egiten lehena. Kongresuan egindako adierazpenetan azaldu zuenez, "herrialdeak egoera oso konplikatua du begi aurrean, eta aukera guztiak aztertu behar dira. Baliabideak mugatuak dira eta Funtzio Publikoko eta Lurralde Politikako Ministerioa horren harira ari da lanean, aukera guztiak aztertzen".
Bestalde, Nadia Calviño Ekonomia gaietako ministro eta hirugarren presidenteordeak elkarrizketa batean esan zuen "erabakiak faktore ezberdinak kontuan hartzen" hartuko direla. Pandemia garaian langile publikoek egindako "lan eskerga" goraipatu zuen Calviñok, baina era berean, azken urteetan "erosahalmena irabazi" dutela azpimarratu zuen.
Oso bestelakoa izan ziren Carmen Calvo lehen presidenteordearen adierazpenak: "Ez. Ez dago mahai gainean. Estatuko Aurrekontu Orokorren proposamen bat dugu mahai gainean, eta Kongresuko alderdiei eskatu diegu laguntzeko".
Azkenik, Jose Luis Escriva Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak azpimarratu zuen berak ez zuela aukera horren berri.
Lurralde Politika eta Funtzio Publiko Ministerioak Europa Pressi baieztatu dionez, aurrekontuen lege-proiektua onartu arte "ez da ezertxo ere erabakiko".
Espainiako Estatu osoan ezarri beharrekoa
Araua, onartzekotan, Estatu osoa ezarri beharko litzateke, 2010ean Zapateroren gobernuak agindutako % 5eko beherakadarekin jazo zen bezala, baita Rajoyren exekutiboak ezarritako izozteekin ere. 2012an abenduko aparteko soldata kendu zieten funtzionarioei, gerora berrezarri bazieten ere.
Sindikatuak oso kritiko azaldu dira, eta azken urteotan erosahalmena asko jaitsi dela ohartarazi dute.
Ildo horretan, ELA funtzionarioen soldata izoztearen kontra azaldu da, eta Gobernuari egindako galderetan erantzunik jaso ez duela salatu du. Sindikatu abertzalearen esanetan, langile publikoen erosteko ahalmena % 13 jaitsi da 2010etik.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko San Mameseko zabalgunean
Athletic-Betis partidaren atarian lan erregulazioa eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera borondatezko bajei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute eta zalantzak dituzte 301 langileek izena eman ote duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.