Xanty Elias sukaldariak irabazi du 2021eko Basque Culinary World Prize saria
Xanty Elias sukaldariak irabazi du 2021eko Basque Culinary World Prize saria, haurren elikadura-hezkuntzan eragiteagatik, antolatzaileek ohar batean nabarmendu dutenez.
"Los Niños se Comen el Futuro" ekimenarekin, 2018tik ari da lanean Kultura Gastronomiko Solidarioa irakasgaia lehen hezkuntzako eskoletan sartzeko, ziur baitago garrantzitsua dela sukaldaritzaren eta kontsumo kontzientearen inguruko kulturan heztea.
Horrela, haurrek eta senideek jakien garrantziaz eta mahai baten inguruan partekatzeko une bereziaz jabetzen dira, "bai eta gure osasuna zaindu beharraz ere, Mediterraneoko dieta osasuntsu batekiko atxikidura-maila berreskuratuz, elikagaietan balio solidarioak sustatzen dituen bitartean".
Epaimahaiak, Joan Roca sukaldaria buru duela eta munduko sukaldari garrantzitsuenetako batzuk osaturik, honako hau nabarmendu du: "Xantyren lanak erakusten du munduko hainbat tokitan sukaldariek duten interesa gastronomia gure gizarteko hezkuntza sisteman txertatzeko. Horretarako, etorkizuna diren haurretan, janariak duen benetako balioaz kontzientzia sortzeko beharrezkoak diren testuinguruak eta balioak erein behar dira, bai eta kulturen, herentzien eta nortasunen dinamizatzaile gisa duen balioa onartu ere".
"Ez dago hezitzea baino osasuntsuagorik den ezer" lelopean, gaur egun Andaluziako 80 ikastetxe inguruk dute Eliasen programa ezarrita, lehen hezkuntzako 15.000 ikasle barne, eta baita zonalde kaltetuetako beste 25 bat eskola bekadunak ere. Aldi berean, 2021eko irailean Madrilgo 130 ikastetxe inguru jarriko dute martxan bere ekimena.
Saria jaso ostean, Xanty-k oso pozik eta eskertuta dagoela adierazi du, eta honakoa gaineratu du: "Gauza zoragarria da, eta errealitate bat da dagoeneko gastronomiak eta sukaldariek gizartea etorkizun hobeagorantz eboluzionatu dezakegula; kultura gastronomikoak balio erreala izan dezake irakaskuntzaren hasieratik".
Ekimen hau etorkizuneko kontsumitzaileei "ezagutza partekatzeko beharretik" sortzen da, ikastetxeetan irakatsiko den ikasgai baten bidez, kontzientzia eta ohitura hobeak sortzen lagunduz. "Haurra izanda, kontzientzia elikatzea da etorkizun osasuntsuago eta jasangarriagoaren oinarria", gaineratu du.
Basque Culinary Center gastronomian lider den erakunde akademikoak eta Eusko Jaurlaritzak ematen dute sari hau, Euskadi-Basque Country estrategia integralaren esparruan. Sari horrek ekimen eraldatzaileak dituzten sukaldarien lana aintzatesten du, eta 100.000 euroko laguntza bideratzen du irabazleak aukeratutako proiektu baterako.
Bi aipamen berezi
Xanty Eliaz gain, epaimahaiak beste bi sukaldarien lana saritu du, eta aipamen bereziak eman dizkie: Kia Damoni (EEBB), ekitate-testuinguruen alde borrokatzeagatik, sektore honen aurpegia ematen duten erreferenteak dibertsifikatzeagatik eta normalean baztertutako taldeen talentua ikusarazteagatik, eta Ana Estrelari (Brasil/Italia) sukaldaritzaren bidez pertsonak sozialki txertatzeagatik.
Horrela, Basque Culinary Centerrek honako interes hau berretsi nahi du: "Egungo erronkak ikusaraztea eta bikaintasunerako bokazioa duten sukaldari ekintzaileen profilak identifikatzea, bai eta berritzaileak, sortzaileak eta saiatuak ere, komunitatearekin konprometituta daudenak eta gastronomiak dakarren fenomeno inspiratzaile bezain kutsatzaile baten eredu direnak".
Xanty Elias izan da irabazlea, munduko sukaldari garrantzitsuenetako batzuek osatutako epaimahai batek aukeratuta. Juan Roca (El Celler de Can Roca) sukaldaria buru dela, beste aditu ezagun batzuk ere izan ditu: Elena Arzak (Arzak), Gaston Acurio (Acurio Restaurantes), Dan Barber (Blue Hill), Massimo Bottura (Osteria Francescana), Manu Buffara (Manu), Dominique Crenn (Atelier Crenn), Trine Hahnemann (Hahnemanns Køkken), Yoshihiro Narisawa (Narisawa) eta Enrique Olvera (Pujol).
Zure interesekoa izan daiteke
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.