Basque Culinary Center
EDA Drinks & Wine Campusaren Guardiako egoitza eraikitzen hasi da
Basque Culinary Centerren EDA Drinks & Wine Campusak Gasteizen eta Guardian izango dituen bi egoitzak aldi berean eraikiko dituzte, 18 milioiko inbertsioarekin. Helburua 2027-2028 ikasturtetik aurrera ikasleak jasotzen hastea da. Guardiako eraikinak 3.000 metro koadro erabilgarri inguru izango ditu.
Albiste izango dira: EBren "erabateko babesa" Danimarkari eta Groenlandiari, Errusia, Ukraina eta AEBren arteko bilera eta haizeak eragindako gorabeherak
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Leticia Landa estatubatuarrak irabazi du Basque Culinary World Prize 2025 saria
Joan Roca buru izan duen epaimahaiak Landa saritzea erabaki du, La Cocina proiektuan egin duen lanagatik. San Frantziskon (AEB) sukaldaritza munduan sartu nahi duten eta bazterketa-egoeran dauden komunitateetako talentudunei zuzendutako proiektua da.
"Ez dugu behar, ez dugu nahi": Donostiako Gastronomy Open Ecosystem ekimenaren aurrean manifestatu dira herritarrak
Auzotar plataforma batek eta hainbat elkartek protesta egin dute Basque Culinary Centerren (BCC) egoitza berriaren eraikinaren aurka, Donostian, zientzia, berrikuntza eta ekintzailetza gastronomikoa batzen dituen GOe (Gastronomy Open Ecosystem) ekimen estrategikoaren inaugurazioan.
Ofizialki inauguratu dute GOe eraikina, Basque Culinary Centerreko berrikuntza-laborategi berria
Gastronomiako adituak eta profesionalak izan dira gaur, astelehena, Basque Culinary Centerren egoitza berriaren inaugurazio ofizialean. Unibertsitate eta ikerketa zentro hori Donostiako Gros auzoan da.
Nolakoa da Basque Culinary Centerren eraikin berria?
Basque Culinary Centerren GOe eraikina astelehenean inauguratuko dute ofizialki. Gaur, baina, 1.000 herritarrek eraikina barrutik bisitatzeko eta azarotik aurrera barruan zer egingo den ezagutzeko aukera izan dute.