Albiste izango dira: EBren "erabateko babesa" Danimarkari eta Groenlandiari, Errusia, Ukraina eta AEBren arteko bilera eta haizeak eragindako gorabeherak
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko urtarrilaren 23an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- EBren "erabateko babesa" Danimarkari eta Groenlandiari: Europar Batasunak "erabateko babesa" agertu die, beste behin, Danimarkari eta Groenlandiari Ameriketako Estatu Batuek Artikoko uhartea bereganatzeko egindako mehatxuen aurrean.
- Errusia, Ukraina eta AEBren arteko hiruko bilera: Ukrainako gerraren amaiera negoziatzeko asmoz, mahai berean eseriko dira Ukrainako, Errusiako eta Ameriketako Estatu Batuetako negoziatzaileak. Hiru aldeak lehen aldiz elkartuko dira Arabiar Emirerri Batuetan.
- Haizeak eragindako gorabeherak: Asteazkenetik Euskal Herria astintzen ari diren haize-bolada gogorren ondorioz, hainbat hegaldi bertan behera utzi eta desbideratu behar izan dituzte azken orduetan Bilboko Aireportuan.