Hegaldi bat bertan behera utzi dute eta beste sei desbideratu dituzte Loiun, haizeagatik
Parisko Charles de Gaulle aireportura joatekoa zen hegaldia da bertan behera geratu dena. Biarritzetik ari dira ateratzen hegaldietako batzuk.
Asteazkenetik Euskal Herria astintzen ari diren haize-bolada gogorren ondorioz, hainbat hegaldi bertan behera utzi eta desbideratu behar izan dituzte azken orduetan.
Loiun, gaur goizean, bertan behera utzi dute Parisko Charles de Gaulle aireportuan lur hartzekoa zen hegaldia.
Bestalde, atzo iluntzean sei hegaldi desbideratu zituzten, Aenak jakitera eman duenez.
Atzo, osteguna, neurtutako haize-ufadak
Eguraldiaren iragarpena
Hegoaldetik iritsitako haizeak gogor joko du gaur ere, batez ere mendebaldean. Arratsaldean, berriz, lainotu egingo da, eta barnealdean euria egiteko arriskua handituko da, bereziki gauean eta Nafarroa ekialdean.