EBk "erabateko babesa" berretsi die Danimarkari eta Groenlandiari, Trumpen mehatxuen aurrean
Europako Kontseiluko presidenteak "positibotzat" jo du Trumpek, Groenlandiaren harira, Europako zortzi herrialderi ezarritako muga-zergak erretiratu egingo dituela iragarri izana. Gauzak horrela, EBren eta AEBren arteko merkataritza akordioan urratsak eman beharra aldarrikatu du.
Europar Batasunak "erabateko babesa" agertu die, beste behin, Danimarkari eta Groenlandiari Ameriketako Estatu Batuek Artikoko uhartea bereganatzeko egindako mehatxuen aurrean.
Bart amaitu da EBko 27 estatuburu eta gobernuburuek Bruselan egin duten ezohiko bilera, eta bertan bildutako buruzagiek batasun irudia erakutsi nahi izan dute Ameriketako Estatu Batuekin sortutako tentsioen aurrean.
"Danimarkak eta Groenlandiak Europar Batasunaren erabateko babesa dute. Danimarkako eta Groenlandiak bakarrik erabaki dezake Danimarkari eta Groenlandiari buruzko gaien inguruan", esan du Antonio Costa Europako Kontseiluko presidenteak, goi bilera amaitu ostean hedabideen aurrean egindako agerraldian.
Trump AEBko presidenteak muga-zergak iragarri zituen Estatu Batuek Groenlandia bereganatzearen aurka agertu ziren Europako herrialdeen aurka. Hala ere, NATOrekin Groenlandiari buruzko aurreakordioa itxi ondoren, Europako zortzi herrialderi ezarritako muga-zergak erretiratu egingo dituela jakinarazi zuen pasa den asteazkenean.
Testuinguru horretan, Europako Kontseiluko presidenteak "positibotzat" jo du Trumpek, Groenlandiaren harira, iragarritako muga-zergak erretiratzeko hartutako erabakia. Gauzak horrela, EBren eta AEBren arteko merkataritza akordioan urratsak eman beharra aldarrikatu du.
EBko buruzagiek ez dute Trumpen mehatxuei aurre egiteko neurririk, baina behar direnerako prest izan nahi dituzte. Europar Batasunak "bere interesak defendatzen jarraituko du, eta bere burua, estatu kideak, herritarrak eta enpresak babestuko ditu, hertsatze guztien aurrean".
Zure interesekoa izan daiteke
Frantziako justiziak Achraf Hakimi futbolaria epaituko du emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta
Paris Saint-Germain taldeko jokalaria Marokoko selekzioarekin Munduko Kopan parte hartzen ari den bitartean, Versallesko Apelazio Auzitegiko instrukzio salak atzera bota du horren defentsak aurkeztutako helegitea, eta, ondorioz, akusatuen aulkian eseri beharko du 2023an emakume bati sexu erasoa egitea egotzita.
AEBk eta Iranek bertan behera utzi dituzte Suitzan itunaren inguruan egin behar zituzten elkarrizketak
Burgenstockeko bilera bertan behera utzi dute JD Vance ez delako bertara joan eta ez zegoelako argi Irango Gobernuaren ordezkaritza bertan izango zen, baina Washingtonek negoziazio teknikoetan aurrera egiteko asmoari eutsi dio.
Andy Burnham alkate laboristak eserleku bat lortu du, eta Starmerri aurre egin ahal izango dio
Makerfieldeko hauteskundeetan lortutako garaipenak Alderdi Laboristaren buruzagitza eskuratu eta Erresuma Batuko Gobernua gidatzeko bere asmoa indartu du.
Hauek dira Iranek eta Estatu Batuek adostutako akordioaren 14 puntuak
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko eta Ormuzko itsasartea desblokeatzeko akordioaren xehetasunak plazaratu dituzte Estatu Batuek. Akordioak atzeratu egiten ditu eztabaidagai delikatuenak, hala nola programa nuklearraren garapena.
Errusiak areagotu egin ditu Ukrainako ondare kulturalaren aurkako erasoak, eta bost eraikin historiko kaltetu ditu 24 orduan
Kaltetutako eraikinen artean dago Jasokundearen katedrala, Kieven. Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen arabera, Errusiaren bi dronek eragin dituzte kalteak.
Irango zenbait ontzik “arazorik gabe” Ormuzko itsasartea zeharkatu dute, AEBren eta Iranen arteko akordioa iragarri ostean
Hiru petrolio-ontzik eta oinarrizko produktuak garraiatzen dituzten bi merkantzia-ontzik zeharkatu dute itsasartea.
AEBk eta Iranek gerrari amaiera emateko akordioa lortu dute
Washington eta Teheran artean bitartekari lanetan aritu den Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroak baieztatu du akordioa indarrean dagoela eta iragarri du ekainaren 19an sinatuko dutela, Suitzan. Momentuz, ez dute testua ofizialki ezagutzera eman eta alde bakoitzak interesatzen zaizkion alderdiak nabarmendu ditu.
Trumpek, G7ra iritsi berritan: "Ostiraletik aurrera Ormuz erabat irekita egotea espero dut"
G7aren goi-bileran parte hartzen ari diren liderrak Evian-les-Bains Frantziako herrian daude jada. Lurreratu bezain laster, AEBko presidente Donald Trumpek eta Emmanuel Macron Frantziako liderrak aldebiko bilera egin dute. Iranekin lortutako akordioa izan da gai nagusietako bat.
Erresuma Batuak sare sozialetan sartzea debekatu die 16 urtetik beherakoei
Australiak eta Erresuma Batuak adin horretan (16 urte) ezarri dute sare sozialetan sartzeko gutxieneko adina. Frantzian 15 urtekoak has daitezke erabiltzen, eta Espainiak 16 urtez beherakoei debekua ezartzeko asmoa dauka.
Hezbollahk ontzat jo du Libanoko su-etena eta Iran zoriondu du lortutako akordioagatik
Hala ere, xiiten miliziak akordioa lurraldea "erabat askatu aurreko" pausotzat jo du, eta Libanoko indar politikoei "jarrera nazional bateratua" eskatu die, Israelen aurrean herrialdearen subiranotasuna babesteko. Israelek, ordea, argi du momentuz ez dituela indar armatuak Libano hegoaldetik erretiratuko.