NATOrekin Groenlandiari buruzko aurreakordioa iragarri du Trumpek, eta muga-zergen mehatxua erretiratu du
Bestalde, Davosen egiten ari diren foro ekonomikoan eman duen hitzaldian, AEBko presidenteak ziurtatu du ez duela indarra erabili nahi Groenlandia bereganatzeko, baina erosi nahi duela berretsi du.
Donald Trump Davosen egin duen konferentzian.
NATOrekin Groenlandiari buruzko aurreakordioa itxi duela jakinarazi du Donald Trump AEBko presidenteak, Mark Rutte Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko idazkari nagusiarekin bildu ondoren. Ondorioz, Europako zortzi herrialderi ezarritako muga-zergak erretiratu egingo dituela ere esan du buruzagi estatubatuarrak.
Davosen (Suitza) egiten ari diren Munduko Ekonomia Foroaren testuinguruan elkartu dira bi mandatariok, gaur arratsaldean. "NATOko idazkari nagusiarekin bilera oso emankorra izan ondoren, Groenlandiarako eta Artiko osorako akordio baterako oinarriak adostu ditugu", idatzi du Trumpek Truth Social sare sozialean. Adostutakoa Estatu Batuentzako zein NATO osatzen duten herrialde guztientzako "oso onuragarria" izango dela ere gehitu du.
Era berean, Davoseko Kongresuen Zentrotik atera denean, atarian zain zituen kazetariei esan die "benetan aparta" dela ituna. "Nahi genuen guztia daukagu", zehaztu du.
Aurreratu du "laster" egingo dutela publiko hitzartutako testua. Bere hitzetan, "oso aurreratuta dago" eta "xehetasunak" ixtea falta da. Indarrean noiz arte egongo den galdetuta, hau bere erantzuna: "Ez du eperik, betirako da".
Indarrik erabili gabe
Rutterekin bildu aurretik, hitzaldia eman du ekonomia foroan, eta mundu osoko mandatarien aurrean berretsi du Groenlandia erosteko asmoari eusten diola, baina ez duela indarra erabiliko ziurtatu du. "Ez dut indarra erabili beharrik", esan du.
Hala ere, agintari estatubatuarraren iritziz, AEB da "Groenlandia babesteko gai den herrialde bakarra". Hori dela eta, salerosketa ahalbideratzeko negoziazioak hastea eskatu du. Lurrak erosteak ez daukala "ezer txarrik" azpimarratu du, eta ziurtatu du operazioa ez dela NATOren kontrako mehatxua izango. "Aliantzaren segurtasun orokorra hobetuko du", esan du.
Trumpen hitzetan, Groenlandia AEBren "segurtasun nazionalerako gai erabakigarria" da. Azaldu du AEBk politika berberari eutsi izan diola ehunka urtez, "mehatxuak gure hemisferioan sartzea ekiditeko".
Halaber, Danimarka "esker txarrekoa" dela esan du. "Bigarren Mundu Gerraren ostean uhartea guretzat izan behar zen", adierazi du. AEB "Danimarkaren alde borrokatu zen eta lurraldea itzuli zien", gaineratu du.
"Mirari ekonomikoa" AEBn
Etxeko ekonomia ere izan du hizpide AEBko presidenteak Davosen. Harro agertu da bere hitzaldia entzuten ari ziren enpresari eta politikarien aurrean. Bere bigarren agintaldiaren lehen urtea "mirari ekonomikoa" izan dela esan du.
Bere iritzian, AEBko ekonomia goraldian dago: "hazkundeak gora egin du, produktibitateak gora egin du, inbertsioek gora egin dute, diru-sarrerek gora egin dute eta garaitu egin dugu inflazioa".
Trumpek gogorarazi duenez, "sasiaditu ia guztiek" iragarri zuten haren planek munduan atzeraldia eragingo zutela, kontrolik gabeko inflazioarekin. "Oker zeudela erakutsi diegu. Guztiz kontrakoa gertatu da", ziurtatu du.
Beste herrialde batzuen egoera guztiz kontrakoa dela iradoki du, eta Europa aipatu du. Haren aburuz, beste herrialde batzuek egoera hobetuko lukete AEBren ereduari jarraituko baliote. "Europako zenbait leku ezagutu ere ez dituguu egiten", esan du. "Europa maite dut eta aurrera egiten ikusi nahi dut, baina ez dabil bide onean", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.