Euskal partzuergoak 75 milioi bildu ditu Talgo erosteko, eta espero du SEPIk ere beste horrenbeste jartzea
EAJren arabera, Espainiako Gobernuak konpromisoa hartu zuen erosketa babesteko eta enpresa indartzeko, SEPIren bidez 150 milioi euroko mailegua eginda. Ondoren, eragiketa bitan banatzea proposatu zuen, euskal partzuergoak eta SEPIk 75 millioi bana bideratzeko.
Sidenor buru duen euskal partzuergoak (Finkatuz Eusko Jaurlaritzaren funts publikoak eta BBK eta Vital kutxek ere parte hartzen dute horretan) 75 milioi euro mobilizatu ditu, Talgok bere zorra birfinantziatzera bideratzeko. Gainerako 75 milioiak Espainiako Gobernuak jartzea espero du euskal partzuergoak, Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearen bitartez.
Eusko Jaurlaritzako Industria Saileko iturriek eman dute euskal partzuergoren pausoaren berri, eta azpimarratu dute egun gutxian lortu dutela dirua.
Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak espero du Talgoren erosketa bideratzea.
Pasa den asteartean, Jose Antonio Jainaga Sidenorren presidenteak zuzendutako sozietate batek Talgo konpainiaren % 29,8 erosteko operazioa "ez oztopatzeko" eskatu zion EAJk Espainiako Gobernuari. Izan ere, jeltzaleek ziurtatu zuten SEPIk operazio horretarako 150 milioi euro emateko hasierako konpromisoan "atzera egin" duela.
EAJren arabera, Espainiako Gobernuak, SEPIren bidez, konpromisoa hartu zuen erosketa babesteko eta enpresa indartzeko, 150 milioi euroko mailegua eginda.
Ondoren, beti ere jeltzaleen arabera, Estatuak operazioa bitan banatzea proposatu zuen, Espainiako Gobernuak eta Sidenorrek zuzendutako euskal partzuergoak 75 milioi bana ordaintzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Glovo salatu dute urriaren 3ko denboralean enpresako banatzaileak kalean lanean eduki zituelako
Tubos Reunidos erosteko interesa duten bost inbertitzaileak sindikatuekin bilduko dira datorren astean
ELAk eta LABek "lidergo handiagoa" eskatu diote Jaurlaritzari, LGS propioa negoziatzeko patronala deitu dezan
SpaceX eta Tesla bat egitea aztertzen ari dira erraldoi teknologiko bat sortzeko, Elon Musken babesarekin
Ardogintza sektoreko sindikatuek mobilizazioak egingo dituzte Arabako Errioxan, hitzarmen baten bila
Albiste izango dira: lehendakariaren bilera ELArekin eta LABekin, fronte hotza eta protestak Frantzian
Lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da gaur gutxieneko soldata propioaz hitz egiteko
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Gizon bat hil da lan istripuz Bilboko portuan