Euskadiko hotel-ostatuek duela urtebete baino ia % 10 bidaiari gehiago izan dituzte ekainean
Arlo guztietan gora egin dute ekaineko turismo datuek Euskadin; izan ere, hoteletako gelaren bataz besteko prezioa % 8 garestiago izan da, 138 eurokoa, eta gelen okupazioa, % ia 80koa, % 3 pasatxo altuagoa. Lurraldeka, Gipuzkoan izan du bidaiari-sarrera gorakada handiena, % 11,30, baina hiriburuen artean Bilbon hazi da gehien.
Euskadiko hotel eta ostatuek, urteko lehen seihilekoan, 2024ko aldi berean baino % 4,6 bisitari gehiago izan dituzte, eta bertan igarotako gauak % 5,4 egin dute gora. Datuok argitaratu ditu astelehen honetan Eustatek, Euskal Estatistika Erakundeak.
Ekainean, duela urtebete baino % 9,8 bisitari gehiago izan dituzte Euskadiko hotel-ostatuek, 368.409 bisitari, hain justu, eta bertan igarotako gauak % 8,7 egin dute gora.
Lurraldeka, turismoa guztietan hazi bada ere, Araban izan du hazkunderik txikiena. Ekainean 45.573 bisitari izan dituzte bertako ostatu eta hotelek, (% 1,9 gehiago). Bizkaian, 167.392 bidaiari zenbatu dira, (% 10,7 gehiago), eta 155.444 pertsonak bisitatu dituzte Gipuzkoako hotel eta ostatuak, 2024ko ekainean baino % 11,5 gehiago.
Hiriburuka, Gasteizen ostatu hartu duten bisitak % 0,9 hazi dira, Donostian % 7,4 eta Bilbon % 11,2.
Hoteletako gelaren bataz besteko prezioa 138,3 eurokoa izan da, % 8 garestiagoa. Gipuzkoa da lurralderik garestiena, eta, Donostia, hiribururik garestiena: eguneko hoteletako gelaren bataz besteko prezioa 208,4 eurokoa da. Bilbon, 140,1 euro kostatzen du bataz beste, eta, Gasteizen, 82,4 eurokoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.
Arcelor Olaberriak bere ekoizpena gelditu du lehen aldiz lehortearen ondorioz
Oria ibaiaren emari txikia dela eta, Gipuzkoako plantako labe handiaren jarduera eten behar izan da, eta astearte honetan berrabiarazte-prozesuan dago.
Espainiako Gobernuak Estatutu Markoa onartu du, medikuen babesik gabe eta greba mugagabearen mehatxupean
Euskal Autonomia Erkidegoan, Osakidetzak akordioa itxi zuen joan den uztailean Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin. Halere, azken horrek hasieratik garbi azaldu zuen itunak ez duela automatikoki bertan behera uzten udazkenerako deitutako lanuztea.
EAJk eta PSE-EEk zerga-neurrien marko komuna adostu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako
Neurriak hiru lurralde historikoetarako dira, nahiz eta bakoitzak marko komun hori handitu edo osatu ahal izango duen bere beharren arabera. Araban eta Gipuzkoan, Gobernukide diren bi alderdiek oposizioko talderen baten babesa beharko dute neurriak aurrera ateratzeko.
Arropagintza azkar eta merkearen gaineko zerga berria ezarri dute Frantzian
Sheinek eta Temuk, besteak beste, jantzi bakoitzeko 50 zentimo eta 12 euro arteko zigor-tasak ordaindu beharko dituzte gaurtik aurrera.
Dieselaren prezioaren deskontua 20 zentimora igo da litroko; gasolinaren prezioaren gainekoa, ordea, 5 zentimora jaitsi
Gasolioaren prezioaren gainean ezarritako beherapen fiskala bikoiztu egingo da gaurtik aurrera, eta gasolinaren gainekoa, berriz, erdira murriztu.
Eusko Jaurlaritza abeltzainekin bilduko da berriro arratsaldean, lehortearen eragina aztertzeko
Nekazaritza elkarteek eta sindikatuek, besteak beste, EAE lehorte-eremu izendatzea nahi dute, eta neurri bereziak hartzea. Bilera 16:00etan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian.
Garamendik (CEOE) uste du “hipererregulazioa” sektore digitalaren “drama handia” dela
Adierazi du gai honetan ez dela komeni eremu publikoa "buru" izatea, enpresen "laguntzaile" baizik.
Nafarroako adinekoen egoitzetako lehen lan-hitzarmena sinatu dute sindikatuek eta patronalak
Bost urte baino gehiago negoziatzen eman ondoren, gaur izenpetu dute hitzarmena sindikatuek eta patronalak. 5.000 langileri baino gehiagori eragingo die itunak.