Lurraren historia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zumaiako Flyscha munduko erreferentzia bihurtu da

Nazioarteko Estratigrafia Batzordeko 'Golden Spike' izenekoak jarri dituzte agintariek. Horrela, Itzurungo hondartzaren itsaslabarrak "nazioarteko erreferentzia geologikoak" bihurtu dira.
Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia Zumaiako Flyschan
Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia Zumaiako Flyschan. Argazkia: EFE

Zumaiako (Gipuzkoa) Flyscha "Lurraren historiarako munduko erreferentzia" ofizialki izendatu du gaur Nazioarteko Estratigrafia Batzordeak.

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Stanley Finney Batzordeko presidenteak ''Golden Spike'' izenekoen kokapen ekitaldian parte hartu dute gaur eta Itzurungo hondartzaren itsaslabarrak "nazioarteko erreferentzia geologikoak" bihurtu dira.

Sekzio bat Estratotipo gisa definitzen dutenean, Lurraren historiako egutegia osatzen duen erregistro geologikoan sartzen da, eta garai horretaz egiten diren azterketa guztietarako erreferentzia bihurtzen da.

Aurretik Zumaiako Flyschak GEOSITE kategoria lortu zuen eta UNESCOren zerrendan zegoen, interes geologiko handiko tokia delako.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X