Tomas Soraluze 'Epelde' trikitilari azkoitiarra hil da 81 urte zituela
'Epelde eta Larrañaga' bikoteko kide izateagatik ezaguna, elkarrekin hiru disko grabatu eta Kupela abesti ezaguna sortu zuten.
Tomas Soraluze Balentziaga trikitilaria, 'Epelde' izenez ezaguna, larunbat honetan hil da, 81 urte zituela, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak jakitera eman duenez. Azkoitian jaioa, familiarengandik jaso zuen musikarekiko zaletasuna, eta 8 urte zituela hasi zen trikitixa jotzen.
Anjel Larrañaga pandero-jotzailearekin batera, 'Epelde eta Larrañaga' bikotea osatu zuten, eta hiru disko grabatu zituzten Elkar etxearekin: 'Elkarren ondoren' (1999), Kupela abesti ospetsua jasotzen zuena; 'Noiz arte?' (2001) eta 'Agur' (2004).
Bestalde, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak 2011ko edizioan argitaratutako 'Geure kolkotik' disko-bildumarako hiru pieza grabatu zituen. 2022an, San Jose jaialdian omendu zuten, eta hainbat aldiz parte hartu zuen bertan.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera