UDAKO EKAITZAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Metro koadroko 15 litro ur bota ditu ordubetean Gipuzkoan

Urola Erdian eta Urola Kostan bizi izan dira kazkabar eta zaparrada gogorrenak. Abisu horia aktibo izan da 22:00ak arte. Astelehena ere egun eguzkitsua eta beroa izango da eta arratsaldetik aurrera ekaitzak izan daitezke berriz ere.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Gipuzkoan, Urola Erdi eta Urola Kosta eskualdean, arratsaldeko lehen orduan izandako ekaitzek 15 litro metro koadroko utzi dituzte Aizarnazabalen, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak jakinarazi duenez.

Euri gehien egin duen udalerrietako bat Zarautz izan da: metro koadroko 8,3 litro jaso dira 10 minutuan eta ekaitzarekin batera txingorra ere izan da. Hain zuzen ere, pilota jaialdia bat ospatzen ari ziren, kazkabarrak frontoiaren sabaian kalteak eragin dituenean, eta une batez partida bertan behera utzi behar izan dute.

Ibai Ederren (Azpeitia), 9,3 litro metro koadroko jaso dira 10 minutuan, eta Aizarnazabalen (Zestoa) 5 litro metro koadroko. Puntu horretan, 15 litro izan dira ordubetean.

Beranduaxeago, gauean, jada, Andoainen 6,9 l/m2ko pilatu dira 10 minutuan, eta Donostian, Miramonen, 6,5 l/m2.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Arratsaldean, ekaitzak Gipuzkoa utzi eta Bizkaia aldera hurbildu dira: Otxandion 13 l/m2 bota ditu 10 minutuan, Zornotzan, metro koadroko bi litro, eta Markinan ere gogotik egin du euria tarte batean. Kazkabarra izan da euriarekin batera.

Euskalmetek 22:00ak aldera jakitera eman duenez, "ekaitzak etengabe ari dira Bizkaia ekialdeko toki berdintsuetatik igarotzen. Oletan 60 l/m² baino gehiago pilatu dira".

Abisu horia aktibatuta izan da 18:00etatik 22:00etara Kantauri isurialdean, bai euriteengatik bai txingorragatik.

Iragarpenaren arabera, bihar egoera bera errepika daiteke: eguzkitsua eta beroa izango da eguna eta zaparradak eta ekaitzak izango dira gauean

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X