Zientzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Stephen Hawking: "Unibertsoa ez zuen Jainkoak sortu"

Orain arte, unibertsoaren jaiotzari buruzko teoria erlijiosoak eta zientifikoak bateragarriak direla esan du zientzialari britainiarrak.
Hawking
Hawking

Stephen Hawking zientzialari britainiarrak ukatu egin du liburu berri batean Jainkoa dela unibertsoaren sortzailea, The Times egunkariak gaur aurreratu duenez.

Izan ere, bere esanetan, Big Bang eztanda handia, unibertsoa sortu zuena, fisikaren legeen ondorio saihestezina izan zen, eta ez sortzaile baten borondatearen fruitu.

Hori horrela, Hawkingek zuzendu egin ditu A Brief History of Time liburuan (1988) argitaratu zituen ideiak, unibertsoaren sorkuntzari buruzko teoria erlijiosoak eta zientifikoak bateragarriak direla esan baitzuen.

"Teoria oso bat garatuko bagenu, giza arrazoimenaren behin betiko garaipena izango litzateke, Jainkoaren adimena ezagutuko baigenuke", idatzi zuen liburu horretan.

Orain, baina, ideia zeharo aldatu du irailaren 9an, hots, Aita Santua Erresuma Batura joan baino astebete lehenago, merkaturatuko duten The Grand Design liburuan.

Liburu berria Leonard Mlodinow fisikari estatubatuarrarekin batera idatzi du, eta horretan beste hainbat hipotesi kaleratu ditu, hala nola gure unibertsoa ez dela bakarra, hau da, gehiago daudela.

Halaber, bi zientzialariek ez dute baztertu beste unibertsoetan ere bizidunak egotea, eta zientzia naturaren ezaugarri guztiak azalduko lituzkeen teoria bakar bat garatzetik gertu dagoela ziurtatu dute.

The Times egunkariak gogorarazi duenez, teoria kuantikoak eta grabitatea bateragarri egingo lituzkeen balizko teoria Einsteinen garaian hasi ziren garatzen, baina arrakasta barik, orain arte behintzat.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X