Giro nahasia izango da datozen egunetan, baina, abisurik gabe jada
Euri-zaparrada trumoitsuen arriskuagatik indarrean izan dira abisuak 15:00etatik 21:00etara, baina ez du bezperan bezainbeste bota. Nafarroan egin du larunbat honetan euri gehien; ostiraletik larunbaterako gauean baino dezente gutxiago, hala ere.
Denboralearen okerrena igaro dela dirudi, eta larunbat arratsalde osoan abisu horia indarrean egon den arren, ekaitzak ez dira, inondik ere, bezeperakoen parekoak izan.
Erriberan eta Nafarroako ekialdean, adibidez, euria egin du, baina aurreko goizaldean baino gutxiago. Esaterako, Getadarren 11,3 litro pilatu dira, Esan 13,9 eta Arangoitin 13,3 litro.
Metro koadroko litro gehien pilatu dituen Nafarroako estazioa Bardeakoa izan da, El Yugon, 25 litrorekin, baina ateri da dagoeneko duela zenbait ordutatik.
Abodikoa (9,4 litro) eta Izabako aterpekoa (6,4 litro) dira arratsaldean euri gehien pilatu diren beste bi estazio.
Hala ere, azken orduetan ez da denboralearekin lotutako gorabeherarik izan, ez bada arratsaldean zenbait errepidetan ur-putzuak sortu direla bigarren mailako zenbait errepidetan. Horietan, Foruzaingoak esku hartu du trafikoa ahalbidetzeko.
Igande arratsaldean, giroa ezegonkorragoa izango da. Goizean, giro lasaia izango da, barnealdeko hainbat ibarretan behe-lainoa izango da eta gainerako zonaldeetan ostarteak. Eguerditik aurrera, ordea, bero-hodeiak garatuko dira, eta zaparrada trumoitsu batzuk bota ditzake han-hemenka. Haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da eta behe-hodeiak ugarituz joango dira, zerua lainotuta gelditu arte, batez ere ipar partean; euri pixka bat egin dezake bertan. Tenperatura maximoak aurreko eguneko maila berdintsuan edo graduren bat gorago geldituko dira.
Astelehenean, fronte txiki bat iritsiko da eta freskatu egingo du. Haizea ipar-mendebaldetik ibiliko da, biziago kostaldean, eta fronteari loturiko hodeitza bultzatuko du. Zerua lainotuta egongo da, batez ere ipar partean, eta euri pixka bat egin dezake bertan. Tenperatura maximoak 23-25 ºC-koak izango dira.
Asteartean, tenperaturak gora egin eta argitzera joko du. Asteazkenean, are gehiago urdinduko da zerua, eta eguzkia nagusituko da; tenperaturak gora egingo du.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena Orainen.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi gazte oso larri erreskatatu dituzte La Morea urtegian
Bainulariek atera dute uretatik 20 urteko gizona, eta suhiltzaileek, berriz, 25 urteko emakumea. Bihotz-biriketako bizkortzeko maniobrak egin dizkiete, eta anbulantzia medikalizatuan eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
Metro koadroko 15 litro ur bota ditu ordubetean Gipuzkoan
Urola Kostan bizi izan dira kazkabar eta zaparrada gogorrenak. Euskalmetek abisu horia aktibatu du 18:00etatik 22:00etara Kantauri isurialdean.
Zaparrada trumoitsuek eta kazkabarrak ezustean harrapatu ditu herritarrak Azpeitian, Zarautzen eta Zumaian
Bero izan da goizean goizetik, bero-hodeiak garatu dira Gipuzkoako hainbat tokitan, eta ekaitzak gogor du Urola Kostan arratsalde erdian. Ondoren, ekaitzak Bizkaiko kostalderako bidea hartu du. Zarauzko pilotalekuko sabaia kaltetu du txingorrak eta partida eten behar izan dute.
TicketBAI sistema txosnetan: aurtengo berritasuna, konpartsen kritiken artean
Kontsumizio bakoitzeko tiketa sortu behar dute, gero Ogasunera helarazi behar duten aitorpenarekin alderatu eta kontrol zehatzago bat egin ahal izateko. Konpartsek salatu dutenez, txosnak jarduera ekonomiko profesionala duten enpresen zakuan sartu nahi dituzte.
Milaka pertsonak erantzukizun politikoak eta suteak prebenitzeko baliabide gehiago eskatu dituzte Jakan
Pirinio Duina Mendiaren Duintasunaren aldeko Mugimenduak deitutako manifestazioan, besteak beste, Peñas de Riglos, Cinco Villas eta Leciñenako suteetan aritu diren suhiltzaileak bildu dira.
Bilbon adin guztietarako jarduerak izan dira Aste Nagusiko lehen orduetan
Bizkaiko hiriburuak Aste Nagusiari ekin dio, eta lehen orduetatik jai-giroa da nagusi bertan. Txikienetatik hasi eta helduenetaraino, denek dute zer egin eta zerekin gozatu.
Bederatzi atxilotu Aste Nagusiko lehen egunean, bi ukituengatik eta beste bat genero-indarkeriagatik
Jai-eremuan (Areatza inguruan eta Euskotreneko geltokian) zein handik kanpo izan dira abusuak.
Tomas Soraluze 'Epelde' trikitilari azkoitiarra hil da 81 urte zituela
'Epelde eta Larrañaga' bikoteko kide izateagatik ezaguna, elkarrekin hiru disko grabatu eta Kupela abesti ezaguna sortu zuten.
Erronkari ibarrean, Urzainkiko baso-sutea egonkortzea lortu dute
Sutea larunbateko 17:08an egonkortu dutela jakinarazi dute, baina oraindik ez dago itzalita.
Aste Nagusia "denona" dela aldarrikatu du Onintza Enbeitak, eta errespetua eskatu du
Bere pregoian, jai inklusiboen aldeko aldarria egin du, erasoetatik libre eta pertsona guztiei irekiak izango diren festak aldarrikatuz. Era berean, munduko hainbat txokotan gerrak, gatazkak eta desberdintasunak pairatzen dituztenei elkartasuna adierazi die, jaiak ospatzea eta gizartearekiko konpromisoa uztartuta.