Saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aminetu Haidarrek Rene Cassin Saria jaso du

Aminetu Haidar ekintzaile sahararrak 16.550 euroko diru-laguntza jaso du Giza Eskubideen defentsaren alde egindako borrokagatik.
18:00 - 20:00
Aminetu Haidarrek Giza Eskubideen Rene Cassin saria jaso du

Aminetu Haidar ekintzaile sahararrak Eusko Jaurlaritzaren Rene Cassin Saria jaso du gaur. Mendebaldeko Saharan giza eskubideen defentsan egindako lana aintzatetsi du sariak.

Sariarekin 16.550 euroko diru-laguntza jasoko du Haidarrek. Idoia Mendia Justizia sailburuak eman dio saria Lehendakaritzan egindako zeremonian, Gasteizen.

Giza Eskubideen Rene Cassin Sariko epaimahaiaren hitzetan, Haidarrek "saharar herriak Giza Eskubideen defentsaren alde egindako borroka ordezkatzen du", Marokoko agintarien aurrean. "Nazioarteko Zuzenbideak onartutako eskubideak hautsi ditu Marokok, adierazpen askatasuna eta biltzeko askatasuna mugatuz", erantsi du.

Aminetu Haidar 1987tik 1991era espetxean izan zen. 2005ean larri zauritu zuten manifestaldi batean. Ospitalean bertan atxilotu eta kartzelara eraman zuen Marokoko Poliziak. Zenbait hilabete espetxean eman zituen eta gose-greba egin zuen. Bere osasunak okerrera egin zuen greba horren ondorioz.

2009ko azaroan New Yorketik bueltan zetorrela beste sari bat jaso ostean, berriro atxilotu zuten Aaiuneko aireportuan. Ondoren, Aaiunetik kanporatu zuten eta Lanzaroteko aireportuan beste gose-greba bat egin zuen.

Epaimahaiak Aminatu Haidarrek Saharako Giza Eskubideen defentsaren alde egindako borroka azpimarratu du, batez ere, "emakumea izanda zailagoa eta arriskutsuagoa delako".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X