Pablo Ibarren epaiketa errepikatzea baztertu du epaileak
Pablo Ibarren epaiketa ez da errepikatuko. Horrela erabaki du Floridako epaile batek, eta era honetan, Pablo Ibarren defentsak epaiketa errepikatzeko eskatzen zuen helegitea baztertu du.
Benjamin Waxman Ibarren abokatuak "etsita" daudela esan du. Epaileak hiru aldiz atzeratu du erabakia abokatuaren azalpenak aztertzeko denbora gehiago behar zuela argudiatuz.
Waxmanek beste helegite bat jarriko dutela baieztatu du, oraingoan Floridako Auzitegi Gorenean. 30 egun ditu dena kudeatzeko eta baliteke "bi edo hiru urte" pasatzea erakunde horrek erantzunen bat eman arte.
Ibar Floridako Starke espetxean dago 2000. urteaz geroztik, 1994an AEBetako hegoaldean hiru lagun hiltzea egotzita heriotza-zigorra jarri ziotenetik.
Pablo Ibarren heriotza-zigorraren aurkako elkartea erabakiaz kexatu da
Pablo Ibarren heriotza-zigorraren aurkako elkarteak ohar bat bidali du Jeffrey R. Levenson epaileak hartutako erabakiaren aurka.
Elkarteak esan duenez, epailaren argudioetako bat hauxe izan da: "Manchesterreko Unibertsitateko aurpegi-azterketako aditua ez zegoen nahikoa kalifikatua bideoan azaltzen den aurpegia Ibarrenarekin bat ez zetorrela esateko".
Gainera, Ibarrek defentsa egokia izan zuela ondorioztatu du epaileak. Gogor kritikatu du azken erabaki hori elkarteak; izan ere, aurpegiak identifikatzeko adituen txostenik eskatu ez zuela salatu dute. "Ofiziozko abokatuak bi aldiz etenarazi zuen epaiketa. Lehenengo, gibeleko mina zuelako, eta, bigarrenez, genero indarkeriarekin lotutako jazoera batean sartuta zegoelako", gaineratu dute.
Bestalde, elkarteak gogora ekarri duenez, "hiltzailearen elastikoko DNAk ez du ez Pablo Ibarren ez biktimen DNArekin bat egiten".
Pablo Ibarren epaiketa ez da errepikatuko. Horrela erabaki du Floridako epaile batek, eta era honetan, Pablo Ibarren defentsak epaiketa errepikatzeko eskatzen zuen helegitea baztertu du.Benjamin Waxman Ibarren abokatuak "etsita" daudela esan du. Epaileak hiru aldiz atzeratu du erabakia abokatuaren azalpenak aztertzeko denbora gehiago behar zuela argudiatuz.Waxmanek beste helegite bat jarriko dutela baieztatu du, oraingoan Floridako Auzitegi Gorenean. 30 egun ditu dena kudeatzeko eta baliteke "bi edo hiru urte" pasatzea erakunde horrek erantzunen bat eman arte.Ibar Floridako Starke espetxean dago 2000. urteaz geroztik, 1994an AEBetako hegoaldean hiru lagun hiltzea egotzita heriotza-zigorra jarri ziotenetik.Pablo Ibarren heriotza-zigorraren aurkako elkartea erabakiaz kexatu daPablo Ibarren heriotza-zigorraren aurkako elkarteak ohar bat bidali du Jeffrey R. Levenson epaileak hartutako erabakiaren aurka.Elkarteak esan duenez, epailaren argudioetako bat hauxe izan da: "Manchesterreko Unibertsitateko aurpegi-azterketako aditua ez zegoen nahikoa kalifikatua bideoan azaltzen den aurpegia Ibarrenarekin bat ez zetorrela esateko".Gainera, Ibarrek defentsa egokia izan zuela ondorioztatu du epaileak. Gogor kritikatu du azken erabaki hori elkarteak; izan ere, aurpegiak identifikatzeko adituen txostenik eskatu ez zuela salatu dute. "Ofiziozko abokatuak bi aldiz etenarazi zuen epaiketa. Lehenengo, gibeleko mina zuelako, eta, bigarrenez, genero indarkeriarekin lotutako jazoera batean sartuta zegoelako", gaineratu dute.Bestalde, elkarteak gogora ekarri duenez, "hiltzailearen elastikoko DNAk ez du ez Pablo Ibarren ez biktimen DNArekin bat egiten".
Zure interesekoa izan daiteke
Teruelgo aireportua hegazkinez beteta dago, ezin direlako Ekialde Hurbilera itzuli gerraren ondorioz
Ostiral honetan 10 hegazkin komertzial lurreratu dira, gehienak Qatar Airlines konpainiakoak. Teruelgo aireportua 140 hegazkinen aparkaleku izan zen pandemian.
Athleticek gaitzetsi egin ditu Jon Uriartek jasotako mehatxuak eta bere “babes osoa” adierazi dio
Erakundeak adierazi duenez, "errespetua irmo aldarrikatuz baino ez dugu gizarte eta Athletic hobea eraikiko".
Martxoaren 23an irekiko dute Osakidetzako EPErako izen-ematea
Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira, eta horietan LEP eredu berri bat ekarriko du: test motako azterketak egingo dituzte eta nota hurrengo deialdietarako erreserbatuko da.
Euskal Herrian Euskarazek CCOO sindikatuaren mehatxua salatu eta mobilizatzeko deia egin du
Euskal Herrian Euskarazen agerraldia. Argazkia: EITB Media
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.