Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Atharratzeko plazak (Zuberoa) jendez gainezka egin du ostegun arratsaldean, 24. Korrikaren hasiera ekitaldia dela eta. Giro aparta nagusitu da lehen unetik: musikak, irrintziek eta euskararen aldeko oihuek bete dute herrigunea. “Euskara gara” lelopean, 40 urte garrenean abiatu da Atharratzetik Korrika. Gainera, Hego Euskal Herrian jaieguna izanik, milaka lagun hurbildu dira, ekimenari arnasa kolektiboa ematera.
AEKko kideek eta Zuberoako euskalgile Oihana Larrandaburuk hasiera eman diote lasterketa erraldoiari, dantzari eta txalapartari zuberotarrek lagundurik. Mezua lekukoan sartuta, 15:30ean abiatu da Korrika. Goiz-goizetik giro ezin hobea izan da Atharratzen, hainbat ekimen antolatuta: txarangak, dantzaldiak eta gaiteroak, besteak beste.
Korrika engaiamendua da
AEKko ordezkariek Korrikaren garrantzia aipatu dute abiatu aurretik. Bixente Claverie AEKren Nazio Kontseiluko kideak azpimarratu du “aldarrikapen eguna” izan dela gaurkoa. Maider Heguy Ipar Euskal Herriko AEKren ordezkariaren hitzetan, gainera, Korrika ez da lekukoa elkarri emate soila, “euskararen aldeko engaiamendua” edo konpromisoa baizik.
Honakoak izan dira aurrenekoak lekukoa eramaten: lehenik, Euskal Irratiak elkarteko kideak, hedabideen bidezko hizkuntza-normalizazioaren isla gisa; bigarrenik, Xiberoko Ikastola elkarteak, hezkuntza komunitarioaren zutabe diren aldetik; hirugarrenik, Atharratzeko Herriko Etxeak eta Euskal Hirigune Elkargoak, tokiko instituzioen babesa agerian utziz; laugarrenik, Mintzalagun proiektuak eta AEKk, helduen euskalduntze eta erabilera sustapenaren ikur; eta bosgarrenik, Euskarabenturako kideak, belaunaldi gazteen konpromiso ibiltaria ordezkatzeko.
Hala, lehen kilometroetan euskararen biziberritze-sarearen aniztasun adierazgarria eskaini du, ohiko sinbolismo kolektiboari eutsita. Ondoren, lekukoaren ibilbidea Ozazeko eta Alozeko herriko etxeen eskuetara igaroko da, baita inguruko elkarte eta talde ugarirengana ere, horrela berresten delarik Korrikaren izaera herritar eta saretuaren funtsezko printzipioa.
Aurtengo ibilbideak 11 egunez eta 10 gauez zeharkatuko du Euskal Herria, herriz herri, lekukoa eskuz esku eramateko. Gaurko egunari dagokionez, Atharratzen hasi eta Lekornen (Lapurdi) amaituko da korrikaldia; tartean, Maulera iritsiko da arratsaldeko 17:00etan, eta, ondoren, Pettarra eskualdea igaro eta Nafarroa Beherean 19:19 aldera sartuko da, Amikuze eskualdetik.
Handik Lapurdi aldera egingo du, Aiherratik sartuko da 22:10etan. Jarraian, Hazparne eta Lekorne bisitatu eta gero, berriz Nafarroa Beherera itzuliko da, Baigorritik barrena. Goizaldean, 03:00 aldera, Donibane Garazitik igaroko da, gauaren magian murgilduta. Pirinioak zeharkatuta Nafarroara igarotzeko, Luzaidetik, goizeko 04:00ak aldera iritsiko da. Korrikak ez du Ipar Euskal Herria erabat utziko, berriz itzuliko baita Lapurdira aurreraxeago. Ostiralean, berriz, Nafarroako Pirinioetan hasiko du eguna.
Helburua argi dago: euskararen aldeko aldarria berriro piztea eta komunitatea aktibatzea. Hamar egun barru, martxoaren 29an, igandez, Bilbon amaituko da 24. Korrika, baina gaurtik bertatik sumatzen da bidean sortuko den zirrara, urduritasuna eta emozioa.
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin.
Euskararen aldeko ekimenik jendetsu eta ezagunenak 45 urte bete ditu aurten, eta 24. ediziora heldu da. Aurten, 2.175 kilometro baino gehiagoko ibilbide horretan zehar, 3.436 lekuko hartze izango dira, inoiz baino gehiago, eta 460 herritatik igaroko da.
24. edizioa
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Renfek autobus bidez eskainiko du Beasain eta Tolosa arteko zerbitzua gaurtik aurrera, lanak direla eta
Beasain eta Tolosa arteko tren zerbitzua sei egunez etengo dute, abuztuaren 17tik 19ra eta 29tik 31ra.
Iruñeko Iturrama auzoko obra batzuen bilakaera jarraitzeko behatoki bereziak jarri dituzte
Misericordia egoitzan bizi diren herritarren artean obrek piztu duten interesaren ondorioz, eraikuntza-enpresak sei leiho ireki ditu lanak estaltzen dituen oihalean. Batek baino gehiagok irmo kritikatu ditu leihoen ondoan idatzitako esloganak.
Llantenoko sutea kontrolpean dute, 100 hektarea inguru kiskali ondoren
Suteak itzaltzeko zerbitzuek lanean jarraitzen dute erabat itzali arte, haizeak eta tenperatura altuek ez baitute laguntzen. Familia batek etxera itzuli ahal izan du igande honetan.
"Nolabaiteko baikortasuna" Rigloseko sutean, suak Jaca ondoko Oroel mendira jotzea oztopatu ondoren
16.600 hektarea baino gehiago kaltetu ditu suteak, eta mila bat lagun eta 35-40 aire-baliabide ari dira lanean; 19 herrigunetako 1.046 bizilagunek etxetik kanpo jarraitzen dute. UMEko militar bat hil da gaur arratsaldean, Jakatik 10 kilometrora.
Autoak zeramatzan kamioi batek errepidetik irten eta su hartu du Sunbillan
Autoak zeramatzan kamioi bat errepidetik atera eta su hartu du Sunbilla parean. Kamioia erabat kiskalita geratu da baina gidaria, 49 urteko gizonezkoa, arin zauritu da. 07:00ak aldera gertatu da ezbeharra N-121 errepidean.
10 urteko haur bizkaitar bat egoera kritikoan, Espinosa de los Monterosen (Burgos) traktore batek harrapatu ostean
Istripua larunbateko 22:30ak baino minutu batzuk lehenago gertatu zen, Sancho Garcia plazan, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.
Jorge Carvalhok euskara bere bizimodu bihurtzea lortu du
Ia 30 urte daramatza jada Euskal Herrian bizitzen. Igeltseroa da lanbidez, baina pandemian lana galdu zuen, eta 62 urte zituela betidanik maite izan duen zaletasuna bizimodu bihurtzea erabaki zuen: kalean euskaraz kantatzea. Ordutik, Bilboko Plaza Eliptikoan giroa alaitzen du, euskarazko errepertorio zabalarekin.
Bi lagun zauritu dira hegazkin txiki batek Vianan izan duen istripuan
300 oin inguruko altueratik erori dira Ulagosa izeneko eremura. Batek pronostiko larriko traumatismo kraneoentzefalikoa du, eta besteak traumatismo kraneoentzefalikoa eta orkatilla hautsita.
Abian da mahats-bilketa, historiako goiztiarrena
Mahatsondoak ohi baino lehenago hasi dira fruitua ematen, eta Nafarroako Erriberan ekin diote jada mahatsa biltzeari. Inurrieta bodegan iaz baino astebete lehenago jarri dituzte martxan uzta biltzeko makinak.
Donostiak amaiera eman dio Aste Nagusi borobilari, gorabehera garrantzitsurik gabe
Insaustik nabarmendu du delituen kopurua % 45 jaitsi dela iazkoarekin alderatuta, eta pandemiaren ostean izan den kopururik txikiena izan dela.