Auzokideen arteko eztabaida
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakumezko bat aiztokadaz hil dute Bilbon

Gertaera 14:30ak aldera izan da, Deustuko Ramon y Cajal etorbidean. Poliziak auzokide bat atxilotu du, hilketa leporatuta. Hilketan erabilitako aiztoa aurkitu dute atxilotuaren etxean.
18:00 - 20:00
Emakume bat aiztokadaz hil dute Bilbon

Gizonezko batek emakumezko bat hil du Bilbon, Deustu auzoko kale batean. Ertzaintzaren lehen susmoen arabera, erasoa auzokideen arteko eztabaida baten ondorioz gertatu da.

Gertaera gertatu eta gutxira, agenteek ustezko erasotzailea atxilotu dute, bere etxebizitzan. Bertan, hilketan erabilitako aiztoa aurkitu dute, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez.

Hilketa 14:30ak aldera jazo da Bilboko Ramon y Cajal etorbidean. 37 urteko gizonezko bat biktimarengana hurbildu da eta aiztokada eman dio, Herrizaingo Sailak aditzera emandakoaren arabera.

Lekukoek gertatutakoa ikusi eta larrialdietako zerbitzura deitu dute. Hala ere, osasun zerbitzuek 42 urteko emakumea hilda zegoela baieztatzea baino besterik ezin izan dute egin.

Eztabaida baten ondorioz

Lehen ikerketen arabera, erasoa auzokideen arteko eztabaida baten ondorioa izan dela dirudi, izan ere, ustezko erasotzaileak istiluak izan ditu aurretik auzokoekin eta aurrekari penalak dauzka.

2005etik hiru aldiz atxilotu dute (mehatxuak, lesioak eta arma zuriarekin egindako lesioak egotzita), eta bost aldiz egon da inputatuta (auzokideekin istiluak izan eta familia esparruan, anaien kontra, indarkeria erabiltzeagatik), Herrizaingo Sailak zabaldu duenez. Besteak beste, mehatxuak, ate eta sarrailetan kalteak, eta irainak egiteagatik eta familia esparruan indarkeria erabiltzeagatik jarri dituzte salaketak horren kontra. Guztira, auzokideen 11 salaketa jaso izan.

Ustezko hiltzaileak arazo mentalak dituela esan dute bizilagunek

Ustezko hiltzailearen bizilagunek diotenez, gizonezkoa "oso oldarkorra da eta arazo mentalak ditu". Halaber, hari pisutik botatzeko eraikinean sinadurak bildu zituztela kontatu dute.

Portal horretan bizi diren pertsona batzuek (ez duten euren berri eman nahi) gizonezko horrekin arazo asko zituztela azaldu dute, eta Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren aurrean salatu egin zutela gaineratu dute "inguruko emakume guztiei mehatxatzen zielako".

Atxilotutako pertsona "bizi osoan" pisu horretan bizitu izan da, lehenengo gurasoekin eta gero bakarrik;  haren biktima bigarren pisuan bizi zen "duela denbora askotik", azaldu dute bizilagunek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X