'Prestige'ren marea beltza epaitegira heldu da
Prestige petrolio-ontziak Galiziako kostaldean marea beltza sortu eta 10 urtera, astearte honetan hasi dira lurralde horretan inoiz izandako hondamendi natural handiena epaitzen, Coruñan. Guztira, lau pertsona daude auzipetuta, baina horien artean ez dago erantzule politikorik.
Ahozko ikustaldia abiatu dute astearte honetan, eta, lehen jardunaldian, behin betiko kalte-ordainak zehaztuko dituzte. Akusatuen deklarazioak azaroaren 13an hasiko dira, petrolio-ontziak istripua izan zuela 10 urte beteko diren egunean hain justu, eta epaiketa 2013ko maiatzean bukatuko da.
Akusatuak
Honako hauek eseriko dira akusatuen aulkian: Apostolos Manguras kapitaina (77 urteko greziarra. Fiskaltzak 12 urteko espetxe zigorra eskatu du horrentzat, besteak beste ingurumenaren aurkako atentatua egitea egotzita); Ireneo Maloto lehen ofiziala (egun desagertuta dago); Nikolaos Argyropoulos makina-arloko burua, eta Jose Luis Lopez-Sors Merkataritza Nabigazioko zuzendari ohia, petrolio-ontzia sei egunez noraezean edukitzea egotzita.
Fiskaltzak kapitainarentzat baino ez du eskatu espetxe zigorra, bainaakusazio partikularrek (hainbat elkarte) gainerakoentzat ere eskatudute.
Kapitainaren defentsaren ustez, ezin diote ''bidezko'' epaiketarik bermatu
Prestige ontziko kapitainaren abokatuak epaiketa bertan behera uztea eskatu du, haren ustez Espainiak ezin baitio epaiketa ''bidezko'' bat bermatu.
Nikolaos Argyropoulos makina-arloko buruaren abokatuak, bestalde, defentsa lanetan aritzeari uko egitea planteatu du, eta, defentsa lanetan jarraitzeko ''ordainketa egokia'' eskatu du.
Ehunka lagunek protesta egin dute
Epaiketa hartuko duen erakinaren ateetan elkartu dira 'Nunca Mais' mugimenduko 300 bat lagun, marea beltz gehiago egon ez dadin eta arduradun politikoen erantzukizuna eskatzeko.
Erantzule politikorik ez
Greenpeace gobernuz kanpoko erakunde ekologistak eserlekuan erantzule politikorik ez izatea salatu du. Besteak beste, Mariano Rajoyk (krisia koordinatu eta kudeatu zuen, Espainiako Gobernuko presidenteorde gisa) eta Francisco Alvarez Cascos (Sustapena), Jaume Matas (Ingurumena), Miguel Arias Cañete (Arrantza) eta Ana Pastor (Osasuna) ministro ohiek ere auzipetuta egon beharko luketela iritzi dio.
Kalte-ordainak
Epaiketaren lehen saioan Fiskaltzak 4.000 milioi euro baino gehiagoko kalte-ordainak eskatu ditu "Prestige" ontziak eragindako kalteengatik.Fiskalaren arabera, "ingurugiroari egindako kalteen ebaluazioaren inguruan mundu mailan egindako txosten zabalenetakoa da" eta fuel isuriaren kalteak 4.121,64 milioi euroan zenbatu ditu, hasiera batean 2.233,76 milioi euro eskatu zituen arren.
Epaiketa horren handia izango denez, Expocoruña erakustazokan egingo dute. Hona epaiketaren zenbaki batzuk: 2.128 alde pertsonatuta, 133 lekuko, 98 aditu, 51 abokatu, 21 prokuradore...
'Prestige'ren tragedia
Prestige petrolio-ontziak 2002. urteko azaroaren 13an izan zuen istripua, eta, sei egunen buruan, bitan zatitu eta hondoratu egin zen, Galiziako kostaldetik 250 kilometrora. Une horretan, 77.033 tona erregai zeramatzan; itsasoan inoiz izandako hondamendi ekologiko handienetakoa eragin zuen.
Istripua jazo eta gero, bi helikoptero bertaratu ziren, eta 27 tripulatzaileetako 24 erreskatatu zituzten. Kapitaina, lehen ofiziala eta makina-arloko burua ontzian geratu ziren.
Petrolio-ontzia San Petesburgotik (Errusia) zetorren, eta Gibraltarrerako bidean zegoen. Ezbeharraren ostean, agintariek itsasoan barrena garraiatzea agindu zuten, portura eramatea beharrean.
Marea beltza Frantziara heldu zen, eta Euskal Herriko kostaldean ere kalteak izan ziren.
Zure interesekoa izan daiteke
Teruelgo aireportua hegazkinez beteta dago, ezin direlako Ekialde Hurbilera itzuli gerraren ondorioz
Ostiral honetan 10 hegazkin komertzial lurreratu dira, gehienak Qatar Airlines konpainiakoak. Teruelgo aireportua 140 hegazkinen aparkaleku izan zen pandemian.
Athleticek gaitzetsi egin ditu Jon Uriartek jasotako mehatxuak eta bere “babes osoa” adierazi dio
Erakundeak adierazi duenez, "errespetua irmo aldarrikatuz baino ez dugu gizarte eta Athletic hobea eraikiko".
Martxoaren 23an irekiko dute Osakidetzako EPErako izen-ematea
Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira, eta horietan LEP eredu berri bat ekarriko du: test motako azterketak egingo dituzte eta nota hurrengo deialdietarako erreserbatuko da.
Euskal Herrian Euskarazek CCOO sindikatuaren mehatxua salatu eta mobilizatzeko deia egin du
Euskal Herrian Euskarazen agerraldia. Argazkia: EITB Media
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.