Jaurlaritzak ematen du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bakeaz elkarte bizkaitarrarentzat, aurtengo René Cassin saria

Bakegintzan, ekologian eta giza eskubideetan ikerketa bultzatzea du elkarteak helburu. Giza eskubideen sustapenean, defentsan eta hedapenean egindako lana saritzen du René Cassin goraipamenak.
René Cassin Giza Eskubideen saria. Argazkia: EITB

ong>Bakeaz elkarte bizkaitarrarentzat izango da 2012ko René Cassin Giza Eskubideen Saria. Hala erabaki du Eusko Jaurlaritzak, elkarte horrek ''giza eskubideen esparruan egindako ikerketa eta lan intelektualagatik, bereziki Euskadin, bertan indarkeria terroristak izan duen eragina kontuan izanda''.

Giza eskubideen sustapenean, defentsan eta hedapenean egindako lana agerian uztea du helburu René Cassin sariak, eta jendaurreko aipamenaz gain, 12.000 euro jasoko ditu elkarteak.

Kepa Aulestiak, Luisa Etxenikek, Jose Maria Ruiz Soroak eta Pablo Garcia de Vicuñak aurkeztu zuten hautagaitza.

20 urte, ikerketa bultzatzen

Gobernuz kanpoko erakundea da Bakeaz, eta bakegintzan, ekologian eta giza eskubideetan ikerketa bultzatzea du helburu. Unibertsitatearekin, bakezaletasunarekin, giza eskudeekin eta ingurumenarekin lotutako hainbat lagunek sortu zuten elkartea, 1992an.

Hastapenetatik, hausnarketarako eta gizabidezko jardueretarako irizpideak eskaintzea izan du helburu. Izan ere, hausnarketa du bereziki elkarteak oinarri, ikerketa horrekin jarduera bultzatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X