'Prestige' ontziaren marea beltza, 10 urteren ostean
2002ko azaroaren 13an, Galiziako itsasalde osoa petrolio marea beltz batek estalita utzi zuen hondamendi baten lekuko izan zen Coruñako kostaldea. Marea beltza Asturiasera, Kantabriara, Euskadira eta Frantziara ere iritsi zen. Orain, hondamendia gertatu eta hamar urtera, azkenean, martxan jarri dute petrolio-ontziaren isuriaren inguruko epaiketa erraldoia, Galiziako justiziaren historian inoiz izan den handiena. Prozesuak 133 lekuko, 2.128 alde, 98 peritu, 51 abokatu eta 21 prokuradore izango ditu.
Hondamendi horretan, 115.000 eta 230.000 hegazti bitartean hil ziren, eta, dagoeneko gainditu egin diren arren, kalteak ikaragarriak izan ziren. Elkarte ekologistek araudiak oraindik ere hutsuneak dituela salatu dute, eta, Greenpeacek bere azken txostenean adierazi duenez, "berriz gerta liteke gauza bera". 2013ko irailera arte ez dute epairik emango.
"Prestige" krosko bakarreko ontzia zen, eta 77.000 tona petrolio zeramatzan. Zama kantauriar erlaitzean bota zuenean, munduko itsaski-banku garrantzitsuenak suntsitu zituen. Hondamendiak inoiz gizarte zibilak emandako erantzunik esanguratsuenetako bat ere eragin zuen Espainian. Horrela, mundu osoko boluntarioak iritsi ziren hondartzetatik petrolioa kentzeko. Oraindik gogoan ditugu Costa da Morten marea beltzaren aurka borrokan aritu ziren arrantzaleak
ong>
Marea beltza, euskal kostaldeanEuskadira, azaroaren amaiera aldera iritsi ziren "Prestige" ontziak isuritako petrolioaren lehen arrastoak; Gorrondoatx hondartzan (Bizkaia) agertu ziren. Hala ere, abenduaren erdira arte ez zituzten lehenengoz ikusi Bilbo eta Matxitxako artean. Petrolio orbanak oso sakabanatuta iritsi ziren, eta garbiketa lanak oso zailak izan ziren. Ondorengo egunetan, garbiketa taldeak (12 arrantza ontzi) hamabi tona jaso zituen egunean.

Urtarrilean, petrolio gehiago iristen hasi zen. Kalterik handiena Bizkaiko kostaldean izan zen. Hala ere, otsailetik aurrera nabaritu zen batik bat. Otsailaren 6an, orban ugari agertu ziren euskal uretan, eta egunean 2.000 tona jaso ziren.
ong> Epaiketa, martxan"Prestige" ontziaren auziko epaiketa urrian hasi zen, eta ikerketak 260.000 orrialde ditu. Epaiketan aztertuko den gauzarik garrantzitsuenetako bat ontzia kostaldetik aldentzea erabaki zuzena izan ote zen izango da.
Auziaren lehen fasean, Fiskaltzak 4.000 milioi euroko ordain-sariak eskatu zituen, hasiera batean eskatu zuena baino gehiago. Eskakizuna Santiagoko Unibertsitatearen ikerketa batean oinarritua dago. Fiskaltzaren aburuz, "ingurumenari egindako kalteen ebaluazioaren inguruan mundu mailan egindako txosten zabalenetakoa da", eta petrolio isuriaren kalteak 4.121,64 milioi euroan zenbatu ditu (Espainian eragindako kalteak eta Frantziari ordaindu beharrekoak gehituta).

Epaiketaren bigarren fasea azaroaren 13an hasi da, eta hauek eseri dira akusatuen aulkian: Apostolos Manguras kapitaina (77 urteko greziarra. Fiskaltzak 12 urteko espetxe zigorra eskatu du horrentzat, besteak beste ingurumenaren aurkako atentatua egitea egotzita); Ireneo Maloto lehen ofiziala (egun desagertuta dago); Nikolaos Argyropoulos makina-arloko burua, eta Jose Luis Lopez-Sors Merkataritza Nabigazioko zuzendari ohia, petrolio-ontzia sei egunez noraezean edukitzea egotzita. Nunca Mais plataformaren abokatuak bost urteko kartzela zigorra eskatu du Lopez-Sorsentzat. Gainerako akusatuei dagokienez, Fiskaltzak hamabi urteko kartzela zigorra eskatu du kapitainarentzat, eta lau beste alde batzuentzat.
Horrez gain, The London Steam-Ship Owners Mutual Insurance Association Limited aseguru-etxeari eta Kalteen Ordainsarirako Nazioarteko Funtsari arduradun zibilak izatea egotzi diete, hidrokarburoarekin kutsatzeagatik. Mare Shipping Inc eta Universe Maritime Ltd ontzi-enpresak eta Espainiako Estatua ere erantzule zibil ordezkatzaile gisa inputatu dituzte.
Fiskaltzak aurkeztu duenaz gain, 1.500 erakunde publiko, elkarte, arrantzale kofradia, enpresa pribatu eta pertsona ordezkatzen dituzten beste 51 akusazio egin dituzte epaiketan, dauden akusatuen aurka.Krisiaren kudeaketa
Ahozko saioa (azaroaren 13a) beranduegi iritsi da askoren ustez, baina, hala eta guztiz ere, "Prestige"ren auzia "eredugarria" izatea nahi dute, eta erantzukizunak eskatu dituzte, "Prestige" bezalako ontzi zaharrek itsas garraiorik ez egiteko.
Horren alde egin dute behintzat Greenpeace eta Nunca Mais elkarteek. Hala ere, akusatuen eserlekuan "benetako" arduradunak esertzen ez dituzten bitartean horrelakorik lortuko ez dutela esan dute, eta, "krisia txarto kudeatu zutelako", hondamendiaren erantzule nagusiak Jose Maria Aznarren Gobernuko hainbat kargudun direla uste dute.

Juan Luis Pia auzitegiaren presidenteak, hortaz, krisiaren kudeaketa egokia egin zen erabaki beharko du. Hau da, irtenbiderik onena ontzia babeserako portu batera eramatea edo, Espainiako Estatuak egin zuen modura, kostaldetik urruntzea zen erabaki beharko du.
Legediaren hutsuneak
Gertakari horren ondorioz, krosko bakarreko ontziak ordezkatzen hasi ziren Europan, eta kontrolak gogortu egin ziren. Hala ere, beste hondamendi bat ekiditeko, Europar Batasunean itsas garraioari buruzko araudia gogortzeko ekimen bat aurkeztea eskatu dio Greenpeacek Espainiako Estatuari.
Hondamendia gertatu eta hamar urtera, oraindik ere marea beltzak ekiditeko esfortzurik egiten ez dela salatu du elkarte ekologistak. Duela gutxi, Greenpeace taldeko aktibistek Bilboko uretan "Searacer" petrolio-ontzia ikusi zutela salatu zuten. Dirudienez, ontziak Maltako komenentziako pabiloia du, Liberian erregistratuta dago, Bermudako aseguratzailea du eta enpresa sailkatzailea ABS da, "Prestige" ontziaz arduratu zen berbera.
"Prestige"ren ingurukoa bezalakoak ekiditeko, "kutsaduraren aurkako protokolo argiak sortzeko politika aldatu egin behar da", ekologisten ustez. Horregatik, Greenpeacek horrelako hondamendietarako planak sortzea eta "araudian aldaketak" egitea eskatu du; izan ere, itsasoko legeek petrolioaren industria babesten dute, eta ez dituzte erantzukizun ekonomikoak, legalak eta politikoak argitzen. Horrez gain, "erantzukizunaren printzipio" mugatua ezarri behar dela uste du taldeak, eta Europar Batasunak Europako portuetan debekatu zituen arren oraindik ere nabigatzen ari diren krosko bakarreko ontziak debekatzea eskatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Teruelgo aireportua hegazkinez beteta dago, ezin direlako Ekialde Hurbilera itzuli gerraren ondorioz
Ostiral honetan 10 hegazkin komertzial lurreratu dira, gehienak Qatar Airlines konpainiakoak. Teruelgo aireportua 140 hegazkinen aparkaleku izan zen pandemian.
Athleticek gaitzetsi egin ditu Jon Uriartek jasotako mehatxuak eta bere “babes osoa” adierazi dio
Erakundeak adierazi duenez, "errespetua irmo aldarrikatuz baino ez dugu gizarte eta Athletic hobea eraikiko".
Martxoaren 23an irekiko dute Osakidetzako EPErako izen-ematea
Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira, eta horietan LEP eredu berri bat ekarriko du: test motako azterketak egingo dituzte eta nota hurrengo deialdietarako erreserbatuko da.
Euskal Herrian Euskarazek CCOO sindikatuaren mehatxua salatu eta mobilizatzeko deia egin du
Euskal Herrian Euskarazen agerraldia. Argazkia: EITB Media
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.