Denboralea Bizkaian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BIZKAIA: Bizkaiko hainbat ibaik gainezka egin dute goizean

Arazorik handienak Asuan eta Zangroizen izan dira, eta alerta gorria ezarri dute.
18:00 - 20:00
Bizkaia, urpean

Bizkaiko ibaien egoeraren harira, tokiko Foru Aldundiaren arabera, "okerrena pasa da". Arazorik handienak Asuan eta Zangroizen izan dira, eta alerta gorria ezarri dute.  Butroi eta Cadagua ibaietako egoera hobea da, eta maila horia eta laranja artean daude. Gobelan, berriz, ibaiaren egoera egonkortuz doa, azken orduotan mailak behera egin baitu.

Bilboko itsasadarrak gainezka egin du goizaldean Zorrotzaurren, Elorrietan eta San Ignacion. Hala ere, dagoeneko egoera kontrolatuta dago. Gau osoan zehar jazotako euriteek ibaiak 10 zentimetro gora egitea ekarri du aipatu puntuetan, udal iturriek jakinarazi dutenez. Bilboko Udaleko Krisi Mahaiak alerta-egoera mantentzen du denboraleak izan dezakeen bilakaeraren zain.

Bestalde, goiz osoan zehar, Cadagua, Asua, Ibaizabal eta Butroi ibaiek ere gainezka egin dute hainbat puntutan, hala nola, Alonsotegi, Erandio, Sondika, Derio eta Galdakao inguruan, besteak beste. Hala ere, 12:00ak aldera ibai horien maila jaitsi eta egonkortu egin dira.

Gainera, Erletxen N-636 errepideko bide bat moztu behar izan dute, ur putzuak direla eta, baita N-637tik BI-737rako sarbidea Zamudion. Barakaldon ere N-634 errepidea moztu behar izan dute, Ugarte eta Kareaga auzoen artean, ur putzuak direla-eta.

Segurtasun Sailak BI-2238 errepidean kontu handiz ibiltzea gomendatu du, Gernikaren inguruan, lur jauzi baten eraginez.

La Union konpainiak bertan behera utzi ditu Bilbotik Iruñerako, Logroñorako eta Gasteizerako bidaiak. Goizean goiz atera da Gasteizera joan den autobus bakarra, eta errepidean harrapatuta geratu da. Madrilgo noranzkoan, autobusak ateratzen ari dira Termibusetik, baina ziur asko arazoak izango dituzte errepideetan.

Adineko bikote bat etxetik aterarazi dute Galdakaon

Adineko bikote bat etxetik aterarazi dute Galdakaon, etxabe batean kokatuta dagoen bere etxebizitza urez betetzeko arriskua dela-eta. 95 eta 92 urteko senar-emazteak dira, eta horietako bat tetraplegikoa da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X