Madrilen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Protesta AEBetako enbaxadan, Cousoren hilketaren 10. urteurrenean

Hamar urte bete dira Jose Couso Iraken hil zutenetik. Horren harira, kameralariaren Anaiek, Lagunek eta Lankidek osatutako Elkarteak protesta-ekitaldia egin du Madrilen.
Bideo batekin salatu dute Cousoren heriotza. Argazkia: EFE

Hamar urte igaro dira Jose Couso kameralaria Bagdadeko Palestina hotelean (Irak) hil zutenetik. Urteurrena horren harira, Jose Cousoren Anaiek, Lagunek eta Lankidek osatutako Elkarteak protesta egin du AEBetako Enbaxadaren aurrean, Madrilen. Ekitaldia 19:00etan izan da, Serrano kaleko 75. zenbakian.

Halaber, Jose Cousoren hainbat lankidek osatutako talde batek bideo bat zabaldu du, protesta ekitaldiekin bat eginez. Izan ere, Couso hil zutenean, zenbait kameralarik sumina adierazi zuten kamerak zorura begira jarrita. AEBetako Armadako tanke batek Couso hil zuen 2003ko apirilaren 3an Palestina Hotelaren aurka tiro egin ostean.

Aipatutako bideoak 1,20 minutuko iraupena du. Hasieran, Palestina Hotelaren irudiak daude ikusgai, eta ondoren, AEBetako Armadak eragindako kalteak erakusten ditu. "Kameraren aurka egiten dute tiro, lekukoak ez egoteko", dio kartel batek.

Gainera, Cousoren familiari elkartasuna eta babesa erakusteko kartelak eta eransgarriak ere badaude.

Atxilotzeko aginduari muzin

Bestalde, Jose Cousoren familiak azalpenak eskatu dizkio AEBei, Palestina Hotelaren aurkako erasoari baimena eman izana leporatuta, hiru soldadu estatubatuar atxilotzeko aginduari muzin egiteagatik. Maribel Permuy Jose Cousoren amak Obamaren Gobernuaren "jarrera pasiboa" salatu du.

Semea omentzeko goizean izandako ekitaldi batean Permuyk azaldu duenez, "justizia lortzeko, urte hauetan egindako borroka oso gogorra izan da, baina emaitzak lortu ditugu", hiru soldadu estatubatuar atxilotzeko Santiago Pedraz epaileak igorritako nazioarteko aginduari aipamena eginda.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X