Zabor-bilketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru lezoar zigor ditzakete, atez ateko zintzilikarioak kentzeagatik

1.500 eta 3.000 euro arteko isuna jasotzeko arriskuan daude. Udalak kexa aurkeztu du Ertzaintzaren aurka, zintzilikarioak kendu zituzten herritarrak ez identifikatzeagatik.
Atez ateko zabor-bilketa sistemaren kontrako protesta, Lezon. Argazkia: EiTB

Lezoko Udalak espedientea ireki die atez ateko zintzilikarioak kendu zituzten herritarrei, eta kexa formala aurkeztu du Ertzaintzaren aurka, bertaratutako agenteek ez zituztelako herritar horiek identifikatu. Segurtasun Sailak azaldu zuen  delitu zantzurik ez zegoelako ez zutela inor identifikatu.

Espedientearen ondorioz, zintzilikarioak kendu zituzten herritarrek 1.500 eta 3.000 euro arteko isuna jaso dezakete.

Udalak atez atekoaren aurkako plataformari egotzi dio gertatutakoaren ardura, baina Lezo Garbia taldeak dio ez duela inolako zerikusirik. Ainhoa Zabalo Lezoko alkateak bere ardura ezkutatu nahi izatea leporatu dio Lezo Garbia plataformari.

Plataformatik ukatu egin dute hori, baina erabat ulergarria iruditzen zaie zintzilikarioak kendu zituzten herritarren jokaera.

Protestekin jarraituko dute

Bide batez, Lezo Garbia plataformak jakinarazi du protestekin jarraituko duela desobedientziaren bidetik eta gaur bertan dei egingo die herritarrei udal tasak eskuz ordaintzeko eta ez banku bidez. Alkateak, bien bitartean, garbi utzi du ez dutela atzera egingo eta hile bukaeran jarriko dutela atez atekoa Lezon.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X