Ehun bat polizia atxilotu edo ikertu dituzte Espainian azken bost urteetan, narkotrafikoarekin lotura izateagatik
EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez, Espainiako Gobernuak jakinarazi du 106 agente atxilotu edo ikertu dituztela 2021eaz geroztik, baina ez du zehaztu zein polizia zerbitzutakoa den ikertutako edo atxilotutako pertsona bakoitza.
Espainiako Segurtasun Indarretako ehun polizia inguru ikertu edo atxilotu dituzte azken bost urteetan, narkotrafikoarekin lotura izateagatik, Barne Ministerioak 2021az geroztik pilatutako datuen arabera.
2025ean, adibidez, 24 agente atxilotu zituzten, 2023ko kopuru berbera eta azken bost urteetako handiena. Atxiloketa gutxien 2022an izan ziren; 16, guztira.
EH Bilduk Espainiako Gobernuari egindako galdera baten haritik eman dituzte argitara datuok. Ordea, ez dute zehaztu zein polizia zerbitzutakoa den atxilotu edo ikertutako agente bakoitza.
Hain zuzen ere, EH Bilduko diputatu Jon Iñarrituk egin zuen galdera, Kongresuan.
Halaber, azalpenak eskatu zituen 2025eko azaroan Bilboko portuan 120 kilo kokaina garraiatzeagatik atxilotu zuten guardia zibilaren kasuaren inguruan.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera