GAZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Flotillako euskal ekintzaileak gaur goizean iritsiko dira Loiura

Israelek oso tratu bortitza eman dietela salatu dute, kolpatu egin dituztela hezurrak apurtu arte.

Sicialia ontzia Global Sumud Flotilla
Flotillaren ontzia. Argazkia: EFE

Gaur goizean, 10:45 aldera, iritsiko dira Istanbuletik Loiuko aireportura Gazara laguntza zeraman ontzidian parte hartzeagatik Israelek atxilotutako euskal ekintzaileak. Horietako bi ospitaletik atera dira duela ordu gutxi, Israelgo Armadaren esku egon direnean jasotako tratu txarrengatik ospitaleratu ostean.

Lo egiten ez uztea, kolpeak, deskarga elektrikoak, eskumuturretan bridak estu-estu jarrita... Horik izan dira Israelek astelehenean atxilotu zituen ekintzaileek salatu dituzten tratu txarretako batzuk. 

Amarga da gaur Euskal Herrira helduko den ekintzailetako bat, eta Euskadi Irratiko mikrofonoetan salatu duenez, atxilotuetako batzuk hezurrak hausteraino jipoitu zituzten, batzuei txerto susmagarriak eman zizkieten, eta abar.

Guztira 15 sexu-eraso salatu dituzte Israelek "ur gaineko kartzela" gisa erabilitako itsasontzi militarrean.

Atxilotu batzuek saihetsetan hausturak izan zituzten, eta birika zulatzeagatik artatu behar izan zituzten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Suak erabat suntsitu du Japoniako Reikado tenplu budista historikoa

Kukai monje budistari eskainitako tenplua 806. urtean eraiki zen Misen mendian, Miyajima uhartean, eta ordutik piztuta egon da bertan "betiereko sugarra" deitua, 1.200 urtez etengabe piztuta egon den sugar sakratua. Su horrekin piztu zen Hiroshimako Bakearen Parkeko sugarra 1964an, munduko bonba nuklear guztiak desagertu arte piztuta egongo dena. Ez da inor zauritu, baina ondare-galera ordezkaezina da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X