Angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako operazioa 10 atxiloturekin eta 400 kilo atzemanda amaitu da
Guardia Zibilak eta Jendarmeriak elkarlanean egindako operazioan, Gipuzkoan eta Iparraldean aritzen zen talde bat desegin dute.
Angulak konfiskatu dituzte. Argazkia: Guardia Zibila
Guardia Zibilak amaitutzat eman du Putzua operazioa, aingira europarraren legez kanpoko trafikoan aritzen zen gaizkile talde bat deseginda. Espezie babestua da, eta kontserbazio egoera kritikoan dago.
Frantziako Jendarmeriarekin batera egindako operazioan, 10 pertsona atxilotu eta ikertu dituzte, eta merkatu beltzera bideratutako 400 kilo angula baino gehiago atzeman dituzte.
Ikerketa 2025. urtearen hasieran abiatu zuten, eta Gipuzkoan eta Iparraldean ezkutuan ari zen eta kontrolak saihesten zituen arrantzale talde bat identifikatu zuten. Talde horrek arrantzatutakoa enpresa bati saltzen zioten, legez kanpo banatzeko, osasun bermerik gabe.
Operazioaren azken fasean, 4 pertsona atxilotu dituzte Gipuzkoan, eta miaketak egin dituzte hainbat enpresa eta etxetan. Agenteek 28 kilo angula bizi eta 407 kilo angula izoztu atzeman dituzte. Osasun kontrolik gabe bildutako produktua zen; beraz, ez zen egokia giza kontsumorako. Jatorri argirik gabeko 65.000 euro ere konfiskatu dituzte operazioan.
Aldi berean, Iparraldean, 6 pertsona atxilotu eta beste horrenbeste miaketa egin dituzte. Gainera, 10 kilo angula izoztu eta 13.000 euro atzeman dituzte.
Aingira europarraren (Anguilla anguilla) ale gazteak dira angulak. Espezie horren egoera kritikoa da, eta nazioarteko merkataritza erabat araututa dago. Asiako merkatuetan, baina, eskari handia dago, eta kiloko 5.000 euro ere oraindu izan dituzte. Horregatik, legez kanpoko trafikoan espezializatutako taldeak sortu dira horren inguruan.
Zure interesekoa izan daiteke
Kolon eta ondesteko minbiziaren baheketak erdira murriztu du hilkortasuna Euskadin
Biogipuzkoako eta EHUko ikertzaileak buru ditu ikerketak eta JAMA Network Open-en argitaratu dute. Horren arabera, kolon eta ondesteko minbiziaren baheketaren programak, % 50 murriztu du hilkortasuna 50 eta 69 urte bitartean, bi hamarkadatan.
2.200 bat emakumeri eraso die gizon bikotekideak edo bikotekide ohiak, Euskadin, 2026ko lehen seihilekoan
Emakunderen arabera, % 7 igo da 2025aren aldean. Familia barruko indarkeriaren biktimen kopurua % 20 hazi da Araban, eta erasoa jasan duten biktimen kopurua % 10 igo da Gipuzkoan.
Bi pertsona zauritu dira A-8an izandako trafiko-istripu batean Muskiz parean, Kantabriarako noranzkoan
Istripua bi kilometroko auto-ilarak eragin ditu. Kantabriarako zirkulazioa 236. irteeratik bideratzen ari da.
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.