Euskal Encounter
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kalkulu matematikoaren munduko markarik onena hautsi dute Bilbon

Euskal Encounterreko 21. edizioko parte-hartzaileek lau egunetan 2,5 milioi giga informazio mugitu dituzte.
Euskal Encounter
Euskal Encounterren 21. edizioaren argazkia. EFE

'HiCookie' taiwandarrak larunbat gauean kalkulu matematikoaren abiadura erregistroak "hautsi" zituen sekulako frogan, Euskal Encounter-en 21. edizioa mundu mailako marka bat hautsiz itxiz. 47 segundo-milaren murriztu du marka, antolatzaileek jakitera eman dutenez.

‘HiCookie ‘ “overcloking-aren legenda bat da, sufritu egin zuen marka hausteko, eta bere ordenagailua 0pean130 gradura jaitsi behar izan zuen egonkor mantentzeko, prozesadorea exijentzia handia eskatzen baitzion”, azaldu dute.

Froga Pi zenbakian oinarritutako milioi bat kalkulu matematiko egitean zetzan. Arrakastarik gabeko hainbat saiakera egin ostean, 5,453ko denbora lortu zuen, hau da, aurreko marka baino 47 segundo-milaren gutxiago.

Overclocking modalitateak ordenagailuen prestazioa hobetzea bilatzen du, balioak gehituz, besteak beste, errendimendu handiena lortzeko frekuentzia.

Euskal Encounterreko 21. edizioko parte-hartzaileek lau egunetan 2,5 milioi giga informazio mugitu dituzte, Bilbao Exhibition Center-en (BEC).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X