Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazte bat erreskatatu dute bihotzekoak jo ostean, Kontxan

Gertaera 16:00etan izan da, eta 22 urteko gaztea hondartzan bertan suspertu dute.

Gazte bat erreskatatu dute bihotzekoak jota Kontxako hondartzan, Donostian, eta, medikuek suspertu ostean, Donostiako Ospitalera eraman dute.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gertaera 16:00etan izan da, eta 22 urteko gaztea hondartzan bertan suspertu dute.  Geroago, anbulantzia batean Donostiako Ospitalera eraman dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X